Posts Tagged ‘berdintasuna’
Miguel Altuna LHII, berdintasunaren alde Kudeaketa Aurreratuan
Atzo, Emakunde eta Euskalitek antolatutako “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)” jardunaldia ospatu zen, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan. Beste erakunde batzuekin batera, Irati Valencia Miguel Altunako irakasleak, Miguel Altuna Lanbide Heziketako esperientzia aurkeztu zuen: “Begirada kontziente bat, emakumeentzat erakargarria izango den espazio bat eraikitzeko, industria eta STEAM arloetan, lanbide heziketa publikoan.” Ekimen honen…
Read More“eMAkumeak protagonista” jardunaldia: ZTIM arloko emakume ikasle eta irakasleen lana aitortuz
Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan “eMAkumeak protagonista” izeneko jardunaldia ospatu dugu ekainaren 4an, azken urteotan industriaren alorrean genero-oreka bultzatzeko egindako lana balioan jartzeko eta bide horretan protagonistak diren emakumeei eskerrak eta aitortza publiko bat egiteko asmoz. 2015etik hona, emakumeak industria arlora gerturatzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan gure ikastetxean. Urtez urte, lan horrek fruituak…
Read MoreUNRWAko ordezkarien bisita jaso dugu
Atzo, maiatzak 12, Miguel Altuna LHIIn UNRWAren ordezkaritza baten bisita jaso genuen, Jordanian bizi den Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarena. Jardunaldian zehar, Euskadiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzeko eta gure zentroa bisitatzeko aukera izan zuten. UNRWAk Ekialde Hurbileko eskola-sistema zabalenetako bat kudeatzen du; eskualdean 706 eskola daude, eta egunero milioi erdi haur errefuxiatu artatzen dituzte. Duela…
Read MoreIndarkeria matxistaren aurkako protokoloa eskura dugu
Inklusio arlotik atseginez jakinarazten dizuegu gure ikastetxean INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO PROTOKOLOA sortu eta martxan jarri dela. Protokolo honen helburu nagusia da hezkuntza komunitateko kide guztientzako ingurune seguru, errespetuzko eta berdintasunezkoa bermatzea. Indarkeria matxista egoeretan jarraitu beharreko prozedura jasotzen duen dokumentua da protokoloa. Protokoloa ikastetxeko iragarki oholetan ikusgai dago. Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da eta…
Read MoreSTEAM formazioa sustatzen Bergarako Udalarekin eta eskualdeko enpresekin elkarlanean
STEAM formakuntza sustatzeko eta berdintasuna indartzeko, Bergarako Udalaren laguntzaz eta bailarako enpresekin elkarlanean, enpresa ezberdinetan bisitak antolatzen ari gara. Bisita hauen helburua ez da enpresa ikustea soilik, baizik eta enpresa ezagutzea: Lan mota ezberdinak, lan mota ezberdinetarako beharrezkoa den formakuntza, langile baten rola, funtzioak etab., STEAM Koin proiektuaren bitartez, DBHko ikasleak, era pedagogiko batean, gurekin elkarlanean…
Read More