Posts Tagged ‘bergara’
Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek bisita gidatua frantsesez Bergaran
Urtarrilaren 26an, astelehena, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek Bergarako herrian bisita gidatua egin zuten frantsesez. Jarduera hau frantseseko moduluaren baitan kokatzen da, eta helburua da ikasgelan landutakoa praktikan jartzea eta hizkuntza gaitasunak indartzea. Gainera, bisitak tokiko kultura eta ondarea ezagutzeko eta baloratzeko aukera eman zien ikasleei. Eguraldi kaxkarra eta hainbat eraikinetan zeuden obrak gorabehera, esperientzia oso…
Read More2025eko ZTB jardunaldien barruan Miguel Altunako Escape Rooma martxan da
Eusko Jaurlaritzako Gazteria arloan programak eta jarduerak garatzeko 2025eko diru-laguntzari esker eta Bergarako Udalaren ZTB jardunaldien barruan, dagoeneko martxan ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketako Escape Room Teknologikoa eta harrera ezin hobea izaten ari da. Dagoeneko Euskal Herriko hainbat ikastetxek interesa azaldu dute, 10-14 urte bitarteko 400 gaztetxo baino gehiagok STEAM alorreko ekintza honetan parte hartzeko…
Read MoreZientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan
Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako. Bergarako Udalak, elkarlanean aritu diren eragileekin batera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien aurtengo egitaraua aurkeztu du Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta…
Read MoreMiguel Altuna partaide den FEX-Fastening Excellence Center Elkartea AFM Clusterrean sartu da
Joan den uztailaren 2an, FEXeko enpresa elkartuek aho batez onartu zuten elkartea AFM Clusterrean sartzea, fabrikazio aurreratuaren sektorea ordezkatzen duen erakundean. FEX (Fastening Excellence Center) errendimendu handiko lotura mekanikoen arloan espezializatutako elkartea da. 2020an sortu zuten, Bergaran, enpresa-talde indartsu batek, sinetsita baitaude lankidetza ezinbestekoa dela enpresa guztientzat etorkizun sendoagoa eraikitzeko. Eskualdean eta, zehazki, udalerrian, enpresa-kontzentrazio…
Read MoreEkinola ekintzailetza jardunaldiak ospatu ziren Miguel Altunan
Pasa den irailaren 25ean, Ekinola ekintzailetza jardunaldiak burutu ziren Miguel Altunan non ikasleek goizean goizetik gaur egungo erronkak landu eta euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuten. Jardunaldian, Kontzientziazio Azokaren ideia aurkeztu zuen taldea izan zen irabazlea, 1.000 euroko saria jasoz. Era berean, Mujika burdindegia omendu zuten, 112 urteko ibilbideagatik eta azken urteetan egindako egokitze lanengatik;…
Read More25/26 ikasturteko aurkezpen eguna
Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 3an, asteazkenean izango dugu (Agirrebidea 2 kalea). Talde bakoitzaren aurkezpen ordutegiak, honakoak izango dira: *1.go mailako ikasle taldeen aurkezpenak ARETOAN izango dira ondorengo ordutegian: 10:30ean: Instalazio Elektriko eta Automatikoak (1IE2A). Mekanizazioa (1ME2A). Automatizazioa eta Robotika Industriala (1ARI3A). Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (1PM3A). 11:15etan: Administrazio Kudeaketa (1AK2D). Mekanizazioa…
Read MoreGaztetxoak teknologiaren munduan murgilduta, Kanpus Teknologikoan
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Miguel Altuna LHII-n Kanpus Teknologikoa ospatu dugu, Laboratorium Museoarekin lankidetzan. Bertan, herriko LH5 eta DBH3 arteko gaztetxoek aukera izan dute STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) alorrari lotutako jarduera dibertigarri eta hezigarriak esperimentatzeko. Tailer praktikoen, erronka teknologikoen eta taldeko dinamiken bidez, parte-hartzaileek sormena, jakin-mina eta talde-lana lantzeko aukera izan…
Read MoreSTEAM formazioa sustatzen Bergarako Udalarekin eta eskualdeko enpresekin elkarlanean
STEAM formakuntza sustatzeko eta berdintasuna indartzeko, Bergarako Udalaren laguntzaz eta bailarako enpresekin elkarlanean, enpresa ezberdinetan bisitak antolatzen ari gara. Bisita hauen helburua ez da enpresa ikustea soilik, baizik eta enpresa ezagutzea: Lan mota ezberdinak, lan mota ezberdinetarako beharrezkoa den formakuntza, langile baten rola, funtzioak etab., STEAM Koin proiektuaren bitartez, DBHko ikasleak, era pedagogiko batean, gurekin elkarlanean…
Read MoreIkasturtean ikasitako frantsesa praktikatu eta Bergarako historia ezagutzen
Pasa den ostegunean, urtarrilaren 23an, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek bisita gidatua egin zuten frantsesez Bergarako kaleetan zehar, bertako monumentuak deskubrituz. Bisitaren helburua ikasturtean zehar frantsesez ikasitakoa Bergarako historiara hurbiltzeko erabiltzea izan zen. Ikasleek, oro har, gozatu egin zuten ekitaldiaz.
Read More