Posts Tagged ‘etorkizuna’
“Datorren Gazteria” mahai-inguru arrakastatsua, etorkizuneko talentua eta Lanbide Heziketaren papera ardatz hartuta
Atzo, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin elkarlanean, “Datorren Gazteria” izeneko mahai-ingurua antolatu genuen, Lanbide Heziketak eta enpresek etorkizuneko talentuaren garapenean duten funtsezko papera aztertzeko helburuarekin. Jardunaldia goizeko 9:30etan hasi zen parte-hartzaileen arteko topaketa eta kafearekin, eta ondoren inaugurazio instituzionala egin zen. Bertan izan ziren Eduardo Iribarren (Noticias de Gipuzkoa-ko zuzendaria), Jon Labaka (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako…
Read MoreMiguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek eta irakasle batzuk BIEMH26 azoka bisitatu dute
Miguel Altuna Lanbide Heziketako irakasle batzuk eta Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek BIEMH26 bisitatu dute egunotan, makina-erremintaren munduko berrikuntzak, Industria 4.0 eta digitalizazioarekin lotutako teknologiak bertatik bertara ezagutuz. Horrelako ekimenek agerian uzten dute Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko lankidetza ezinbestekoa dela; izan ere, sektore industrialaren errealitatea ikasgelara hurbiltzea ahalbidetzen dute eta ikasleak enpresa-ehunaren benetako beharretara egokituta…
Read MoreIkasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen jarraitzen dugu
Miguel Altuna Lanbide Heziketan gure nazioartekotzea indartzen jarraitzen dugu, mugikortasun programen bidez ikasleei atzerriko esperientzia profesionalak eskainiz. Nazioarteko mugikortasunak ez du soilik laneratze aukerak hobetzen, baita garapen pertsonala, autonomia eta kulturarteko ikuspegia ere sustatzen ditu. Ikasturte honetan, 17 ikaslek egingo dituzte beraien lan-praktikak Europako hainbat herrialdetako enpresetan, Erasmus+ programari esker. Erdi Mailako zikloetako 6 ikasle…
Read MoreOtsailak 11 – Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna gogoratzen dugu. Miguel Altuna Lanbide Heziketan argi dugu: emakumerik gabe, zientziak ez du aurrera egiten. Talentu guztiei aukerak ematea funtsezkoa da berrikuntza bultzatzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Horregatik, berdintasuna eta bokazio teknologikoak sustatzen jarraitzen dugu, hezkuntzatik gizarte justuago eta inklusiboago bat eraikitzen laguntzeko.
Read MoreHARIXAkideen batzar nagusia izan dugu
Bergarako Harixa egitasmoak bere urteko batzarra ospatu zuen, Bergarako Miguel Altuna ikastetxeko areto nagusian. Topaketaren helburua Harixa osatzen duten 42 enpresa eta erakundeak biltzea izan zen, 2025ean egindako lanaren balorazioa egiteko eta 2026rako lan-ildo estrategikoak elkarrekin zehazteko. 2025. urtean, enpresa bakoitzera egindako bisitez gain, honako gaiak jorratu dira: hizkuntza-teknologiak, langile berrien harrera eta webguneak euskaraz jartzeko…
Read MorePertsonei etorkizun profesional berrietara lagunduz
25/26 ikasturtean ere, Miguel Altunak pertsonak erdigunean jartzen jarraitzen du, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean ELKAR Ekin Lanean Debagoiena egitasmoan parte hartuz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoko Departamentuaren diru-laguntzari esker, langabezian eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen formazioa eta laneratzea errazteko ibilbideak garatzen ari gara. Miguel Altunan, Biltegiko Jarduketa Osagarriak eta…
Read MoreCONECTANDO TALENTO jardunaldian parte hartu du Miguel Altunak
Abenduaren 12an, ostirala, Zaragoza-ko Mobility City gunean ospatu zen “Conectando Talento: Centros de Referencia Nacional y Centros de Excelencia” jardunaldia. Topaketa horretan, Estatu osoko Lanbide Heziketako zentroek parte hartu zuten, eta tartean izan zen Miguel Altuna LHII, Joxu Arana Oregi zuzendaria ordezkari gisa. Jardunari hasiera ofiziala Pilar Alegría Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroaren ongietorriarekin…
Read MoreAramaioko argindar sistema ezagutzeko irteera
Aurreko ostiralean, abenduaren 5ean, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako 2. mailako ikasleek Aramaioko argindar sistema ezagutzeko irteera egin zuten. Bidean, GAIKI enpresa bisitatu zuten; Automatismoetan espezializatuta dagoen enpresaren jarduna gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta bisita oso interesgarria izan zen. Ondoren, Aramaiora iritsi eta udaletxeko langile batek herriko banaketa sarearen funtzionamendua azaldu zien. Aramaiok bere sare…
Read MoreDMG MORI NLX 2500 2nd Generation Miguel Altunan aurkeztu da
Abenduaren 3 eta 4an, Miguel Altuna LHIIk DMG MORIren NLX 2500 2nd Generation tornu berritzailearen aurkezpen berezia hartu dugu. Aukera paregabea izan da DMG MORIren bestseller ezagunenaren azken belaunaldia bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldian Fabrikazio Mekanikoko ikasleek ez ezik, makina-erremintaren sektoreko 60 enpresak eta ia 80 profesionalek ere parte hartu dute. Parte-hartzaileek makina berriak eskaintzen dituen…
Read MoreHorizon Bridges5.0 proiektuko workshopean parte hartu dugu Patrasen (Grezia)
2025eko urriaren 23an, Miguel Altuna Lanbide Heziketako bi irakaslek Horizon Bridges5.0 proiektuko workshop batean hartu zuten parte Patrasen (Grezia). “Learning and Teaching Factories for Industry 5.0” izenburupean, tailer honetan Europako hainbat herrialdetako ordezkariek hausnartu zuten teaching eta learning factoriek ikasle eta langileen gaitasunak Industria 5.0-aren eskakizunetara egokitzeko izan dezaketen rolaz. Ekitaldian, Miguel Altuna LHII eta…
Read More