Miguel Altuna LHIIk parte hartuko du LCAMP International Week 2026 ekimenean

Datorren apirilaren 21etik 23ra bitartean, LCAMP proiektuaren baitan antolatutako International LCAMP Week & Open Days 2026 ekimena ospatuko da Gasteizen. Ekitaldiak nazioarteko ikuspegia duen lan-aste trinkoa eskainiko du, Lanbide Heziketako eta Fabrikazio Aurreratuko adituen topagune bihurtuz. Egitarauak jarduera ugari bilduko ditu: Ikastetxeen arteko networking saioak, enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta fabrikazio aurreratuari lotutako tailerrak. Gainera,…

Read More

HARIXAkideen batzar nagusia izan dugu

Bergarako Harixa egitasmoak bere urteko batzarra ospatu zuen, Bergarako Miguel Altuna ikastetxeko areto nagusian. Topaketaren helburua Harixa osatzen duten 42 enpresa eta erakundeak biltzea izan zen, 2025ean egindako lanaren balorazioa egiteko eta 2026rako lan-ildo estrategikoak elkarrekin zehazteko. 2025. urtean, enpresa bakoitzera egindako bisitez gain, honako gaiak jorratu dira: hizkuntza-teknologiak, langile berrien harrera eta webguneak euskaraz jartzeko…

Read More

Fagor Ederlaneko langileen birkualifikazioa martxan, enpresaren,Miguel Altunaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren lankidetzari esker

Fagor Ederlan Taldeko langile talde baten birkualifikazio-prozesua jarri da martxan, enpresaren, Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren arteko lankidetzari esker. 2025eko urriaren 6tik maiatzaren 26ra bitartean 360 orduko prestakuntza-programa garatuko dute Fagor Ederlaneko langileek. Parte-hartzaileek galdaketa prozesuak, sistema osagarriak, prozesuen gainbegiraketa eta kontrola, eta mekanizazioa landuko dituzte, ikuspegi teoriko-praktiko batetik. Ekimen hau enpresen…

Read More

Badator Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka! Apirilaren 1ean eta 2an, Arrasateko Kulturaten

Kulturateko klaustroa Lanbide Heziketako eskaintzaz beteko da. Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dugu; baita Bastida Akademiak, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte. ORDUTEGIA: APIRILAK 1, ASTEARTEA: 8:30-14:30 eta 16:00-18:30 APIRILAK 2, ASTEAZKENA: 8:30 – 14:30 Ordutegi horretan publiko guztiari…

Read More