Miguel Altuna LHIIk parte hartuko du LCAMP International Week 2026 ekimenean

Datorren apirilaren 21etik 23ra bitartean, LCAMP proiektuaren baitan antolatutako International LCAMP Week & Open Days 2026 ekimena ospatuko da Gasteizen. Ekitaldiak nazioarteko ikuspegia duen lan-aste trinkoa eskainiko du, Lanbide Heziketako eta Fabrikazio Aurreratuko adituen topagune bihurtuz. Egitarauak jarduera ugari bilduko ditu: Ikastetxeen arteko networking saioak, enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta fabrikazio aurreratuari lotutako tailerrak. Gainera,…

Read More

“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz

Martxoaren 23tik 26ra bitartean, RERE (Renewable Energy Renewable Earth)  proiektuko taldekide guztiak Istanbulen elkartu ziren berriro, proiektuaren amaierari begirako azken lanak koordinatzeko. Ekainean amaitzea aurreikusten den proiektuak energia berriztagarrien inguruko 21 simulazio-eszenatoki garatu ditu, eguzki plaken eta haize erroten erabileran oinarrituta. Istanbuleko bileran simulazioaren azken xehetasunak ixteaz gain, hurrengo pausua ere zehaztu zen: proba pilotua…

Read More

“Datorren Gazteria” mahai-inguru arrakastatsua, etorkizuneko talentua eta Lanbide Heziketaren papera ardatz hartuta

Atzo, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin elkarlanean, “Datorren Gazteria” izeneko mahai-ingurua antolatu genuen, Lanbide Heziketak eta enpresek etorkizuneko talentuaren garapenean duten funtsezko papera aztertzeko helburuarekin. Jardunaldia goizeko 9:30etan hasi zen parte-hartzaileen arteko topaketa eta kafearekin, eta ondoren inaugurazio instituzionala egin zen. Bertan izan ziren Eduardo Iribarren (Noticias de Gipuzkoa-ko zuzendaria), Jon Labaka (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako…

Read More

Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek eta irakasle batzuk BIEMH26 azoka bisitatu dute

Miguel Altuna Lanbide Heziketako irakasle batzuk eta Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek BIEMH26 bisitatu dute egunotan, makina-erremintaren munduko berrikuntzak, Industria 4.0 eta digitalizazioarekin lotutako teknologiak bertatik bertara ezagutuz. Horrelako ekimenek agerian uzten dute Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko lankidetza ezinbestekoa dela; izan ere, sektore industrialaren errealitatea ikasgelara hurbiltzea ahalbidetzen dute eta ikasleak enpresa-ehunaren benetako beharretara egokituta…

Read More

Enpresareren Batzar Orokorra ospatu zen aurreko astean

Joan den astean, Enpresare elkarteak urteko Batzar Orokorra egin zuen Miguel Altuna LHIIko areto nagusian. Bertan, enpresetako eta erakundeetako ordezkariek 2025eko balantzea egin eta 2026rako lan-ildo nagusiak partekatu zituzten. Saioan lankidetza, berrikuntza, talentua eta digitalizazioa izan ziren hizpide nagusiak. Halaber, Guillermo Dorronsorok “Un futuro diferente” hitzaldia eskaini zuen, gaur egungo testuinguruari buruzko gogoeta eginez. Batzarra,…

Read More

LCAMP proiektuko lantaldea Mechelenen (Belgika) bildu gara 

Vitoria-Gasteizen 2026an egingo den azken kongresuaren aurretik egingo den aurrez aurreko azken proiektu-bileran izan da. Bileran zehar, Work Package guztien egoera aztertu dugu, baita proiektua modu arrakastatsuan ixteko azken zereginak ere. Topaketa hau funtsezkoa izan da LCAMP proiektuaren azken faseari indarra emateko eta lankidetza sendotzeko. https://lcamp.eu/conference-2026/ 

Read More

CONECTANDO TALENTO jardunaldian parte hartu du Miguel Altunak

Abenduaren 12an, ostirala, Zaragoza-ko Mobility City gunean ospatu zen “Conectando Talento: Centros de Referencia Nacional y Centros de Excelencia” jardunaldia. Topaketa horretan, Estatu osoko Lanbide Heziketako zentroek parte hartu zuten, eta tartean izan zen  Miguel Altuna LHII, Joxu Arana Oregi zuzendaria ordezkari gisa. Jardunari hasiera ofiziala Pilar Alegría Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroaren ongietorriarekin…

Read More

“Building Bridges, Boosting Skills” nazioarteko proiektuan: 3D inprimaketak Europako ikasleak batzen ditu

Miguel Altuna LHIIko bi irakasle Kroazian izan dira aste honetan, Building Bridges, Boosting Skills nazioarteko proiektuaren lanketa abian jartzen. Proiektua iaz bisitatutako One for All Foundation erakunde holandarrak gidatzen du, eta Ipar Europako hainbat herrialdetan garatzen hasi ondoren, orain Hego Europako hiru ikastetxetara zabaldu da: CIFP Santurtzi LHII, Miguel Altuna LHII eta Kroaziako Elektrostrojarska Škola…

Read More

Miguel Altunako irakasleak Alacanten izan dira LF4VET proiektu europarraren abiapuntuan

Gure eskolako hiru irakaslek SEPIEk Alacanten antolatutako “Jornadas de apoyo inicial para asociaciones KA2” jardunaldietan parte hartu dute. Topaketa hau LF4VET proiektu europarraren hasiera izan da, non Miguel Altuna LHII koordinatzaile gisa ari den lanean. Proiektu honek Lanbide Heziketako erakundeen arteko lankidetza eta berrikuntza sustatzea du helburu Europako mailan.

Read More

Horizon Bridges5.0 proiektuko workshopean parte hartu dugu Patrasen (Grezia)

2025eko urriaren 23an, Miguel Altuna Lanbide Heziketako bi irakaslek Horizon Bridges5.0 proiektuko workshop batean hartu zuten parte Patrasen (Grezia). “Learning and Teaching Factories for Industry 5.0” izenburupean, tailer honetan Europako hainbat herrialdetako ordezkariek hausnartu zuten teaching eta learning factoriek ikasle eta langileen gaitasunak Industria 5.0-aren eskakizunetara egokitzeko izan dezaketen rolaz. Ekitaldian, Miguel Altuna LHII eta…

Read More