Posts Tagged ‘Miguel Altuna’
Miguel Altunako irakasleak Alacanten izan dira LF4VET proiektu europarraren abiapuntuan
Gure eskolako hiru irakaslek SEPIEk Alacanten antolatutako “Jornadas de apoyo inicial para asociaciones KA2” jardunaldietan parte hartu dute. Topaketa hau LF4VET proiektu europarraren hasiera izan da, non Miguel Altuna LHII koordinatzaile gisa ari den lanean. Proiektu honek Lanbide Heziketako erakundeen arteko lankidetza eta berrikuntza sustatzea du helburu Europako mailan.
Read MoreHorizon Bridges5.0 proiektuko workshopean parte hartu dugu Patrasen (Grezia)
2025eko urriaren 23an, Miguel Altuna Lanbide Heziketako bi irakaslek Horizon Bridges5.0 proiektuko workshop batean hartu zuten parte Patrasen (Grezia). “Learning and Teaching Factories for Industry 5.0” izenburupean, tailer honetan Europako hainbat herrialdetako ordezkariek hausnartu zuten teaching eta learning factoriek ikasle eta langileen gaitasunak Industria 5.0-aren eskakizunetara egokitzeko izan dezaketen rolaz. Ekitaldian, Miguel Altuna LHII eta…
Read MoreSaiakuntza suntsitzaileen inguruko workshop-a Miguel Altunan
Azaroaren 12an, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Saiakuntza Suntsitzaileen Workshop-a egingo da, Izasa Scientific enpresarekin lankidetzan. Jardunaldi honetan, parte-hartzaileek aukera izango dute metalografia, mikroskopia, saiakuntza mekanikoak, gogortasuna eta zehaztasun metrologia bezalako teknika aurreratuak ezagutzeko eta praktikan jartzeko. Helburua da industria-sektorean gero eta garrantzitsuagoak diren kalitate- eta azterketa-prozesuak gertutik ezagutzea, adituen gidaritzapean. Gainera, saioan zehar hainbat sorpresa…
Read MoreBRIDGES 5.0 Nazioarteko Konferentzian parte hartu du Miguel Altunak
Europako industriak eraldaketa digitalaren bidea hartu du. Industria 4.0 kontzeptua, hasiera batean, produktibitateak eta gogoeta teknologikoek bultzatua izan bada ere, azken hamar urteek argi erakutsi dute ikuspegi zabalagoak behar direla eraldaketa digitalak benetan funtziona dezan. Industria 5.0k langileak, ingurumena eta erresilientzia gehitzen dizkio ekuazioari. Etorkizun alternatibo bat proposatzen du, non enpresek onartzen duten gizarte oparo…
Read MoreMiguel Altunako 3 irakasle InnovaProfes kongresuan izan dira
Miguel Altuna LHIIko 3 irakaslek parte hartu dute maiatzaren 22an eta 23an Malagan ospatu den InnovaProfes kongresuan. CaixaBank Dualiza eta FPInnovación erakundeek antolatuta, estatuko 85 Lanbide Heziketako ikastetxetako 160 irakasle baino gehiago bildu ditu topaketa honek, hezkuntza hobetzeko eta eguneroko jardunean lagungarri izango diren tresna berriak partekatzeko helburuarekin. Fabrikazio Automatikzatuko Bikaintasun sareko beste ikastetxekoekin batera,…
Read More