Posts Tagged ‘nazioartekotza’
Miguel Altuna LHIIk nazioarteko 3D fabrikazioko proiektu baten Kick-off Week-a dugu aste hau
Miguel Altuna LHIIk Building Bridges, Boosting Skills: EU students united in 3D printing izeneko nazioarteko proiektuaren Kick-off Week-a hartu du aste honetan. Ekimenak 3D fabrikazioa eta Garapen Jasangarria uztartzea du helburu, Europako hainbat herrialdetako Lanbide Heziketako ikasleen arteko lankidetza sustatuz. Proiektua One for All Foundation erakundeak bultzatutakoa da, eta Euskal Herritik CIFP Santurtzi LHII eta…
Read MoreRERE proiektuak aurrerapausoak ematen jarraitzen du
Irailaren 22tik 25era, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko kolaboratzaileak Irlandako Galwayn bildu dira, aurreikusitako ekintzak garatzeko. Bertan izan dira baita ere Miguel Altunako bi irakasle, nazioarteko topaketan parte hartuz. Aurretik, maiatzean, bilera bat egin zen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Orduan, kolaboratzaileek plaka fotovoltaikoei buruz diseinatzen ari diren simulagailuaren lehen probak gauzatu zituzten, hainbat eszenatoki…
Read MoreICFG 2025 Plenary Meetinga ospatzen ari da egun hauetan Frantziako Valenciennes hirian
Miguel Altuna LHko bi irakasle, U. Ziarsolo eta M. Atxega hain zuzen, Valencienns-en daude Irailaren 14tik 17ra bitartean, bertan ospatzen ari den ICFG-2025ko (International Cold Forging Group) kongresuan parte hartuz. Plenary Meetinga burutzeak bultzatuta urtero antolatu ohi den Kongresu hau Universite Polytechnique Hauts de Francek antolatu du edizio hau, eta Precission Cold Forging munduko eragile…
Read MoreAutomatizazio eta Robotika Industrialeko irakasleak Oporton, ErasmusMobility programari esker
ErasmusMobility programaren bidez, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Automatizazioko hiru irakasle Oporto ingurura bidaiatu dute, etorkizuneko lankidetza aukerak aztertzeko asmoz. Bidaiaren helburua Oportoko Triformis Técnica ikastetxea eta hiru enpresa ezagutzea izan da, ikasleen lan-praktikak antolatzeko eta harreman profesional berriak sendotzeko. Triformis ikastetxea goi-tentsioko instalazioen mantentze-lanetan eta enpresetarako neurrirako formazioan espezializatuta dago. Gainera, irakasleek honako enpresak bisitatu…
Read MoreErasmus+ praktikak atzerrian: 21 ikasle Europako hainbat herrialdetan izan dira
2025eko martxotik maiatz amaierara bitartean, Miguel Altunako 21 ikaslek aukera izan dute beraien lan praktikak Europako herrialde desberdinetan burutzeko Erasmus+ programaren bidez. Portugal, Italia eta Txekiar Errepublikan egon dira, bakoitza bere zikloko ikasketa-esparruarekin lotutako enpresetan. Esperientzia aberasgarria izan da arlo profesionalean zein pertsonalean: Ikasleek lan-munduan jarduteko gaitasunak landu dituzte, eta kultura berriak ezagutzeaz gain, autonomia,…
Read MoreMiguel Altunako irakasleek parte hartze aktiboa izan dute LCAMP 2025 Konferentzian, Suedian
Maiatzaren 13tik 15era bitartean, Miguel Altunako irakasleak Suediako Finspång hirian ospatu den LCAMP 2025 Konferentzian parte hartzen izan dira, Fabrikazio Aurreratuaren eta Learning Factory kontzeptuaren arloko ekitaldi garrantzitsu batean. Lehen egunean, Unai Ziarsolo irakasleak bi aurkezpen egin ditu. Lehena, Learning Factories in Partner Institutions izeneko panelean, proiektuko bazkide diren ikastetxeetan martxan jarritako LF ereduen inguruan…
Read More“Renewable Energy, Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz
Aurrera jarraitzen dugu RERE proiektuarekin (Renewable Energy, Renewable Earth). Aurreikusitako moduan, maiatzaren 8an, ostegunez, bilera birtuala egin da aurkeztutako eszenatoki ezberdinen egoera egiaztatzeko eta hurrengo aurrez aurreko bilera planifikatzeko. Bilera hau Miguel Altunak hartuko du bere instalazioetan. Formazio honen helburua eguzki-plaken simulagailuari eta LMS (Learn Management System) plataformari buruzko trebakuntza eskaintzea izango da. Hasiera batean…
Read MoreLanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartu dugu
Aste honetan, Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartze aktiboa izan dugu. Topaketaren programak esperientzia arrakastatsuak partekatzeko eta sinergia berriak sortzeko diseinatutako jarduerak bildu ditu eta horrenbestez, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute; Adibidez, Ganteko (Belgika) HO Gente Unibertsitateko ordezkeritzak Miguel Altuna erabiltzen ditugun espazio, metodologia eta LCAMP, ikaslean…
Read More