Posts Tagged ‘STEAM’
Otsailak 11 – Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna gogoratzen dugu. Miguel Altuna Lanbide Heziketan argi dugu: emakumerik gabe, zientziak ez du aurrera egiten. Talentu guztiei aukerak ematea funtsezkoa da berrikuntza bultzatzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Horregatik, berdintasuna eta bokazio teknologikoak sustatzen jarraitzen dugu, hezkuntzatik gizarte justuago eta inklusiboago bat eraikitzen laguntzeko.
Read More2025eko ZTB jardunaldien barruan Miguel Altunako Escape Rooma martxan da
Eusko Jaurlaritzako Gazteria arloan programak eta jarduerak garatzeko 2025eko diru-laguntzari esker eta Bergarako Udalaren ZTB jardunaldien barruan, dagoeneko martxan ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketako Escape Room Teknologikoa eta harrera ezin hobea izaten ari da. Dagoeneko Euskal Herriko hainbat ikastetxek interesa azaldu dute, 10-14 urte bitarteko 400 gaztetxo baino gehiagok STEAM alorreko ekintza honetan parte hartzeko…
Read MoreIkasketa koordinatzaileen topaketa
Urriaren 14an, iTlent-ek kudeatu eta antolatzen duen Ikaskuntza Koordinatzaile topaketa izan genuen Miguel Altunan. Bertan, ETHAZI ereduan aurrera egiteko ikasturte honetako lan-hildoak aurkeztu ziren, gaitasunak, balioak, STEAM, ekintzailetza, orientazioa, HLH eta ziklo sareak, besteak beste.
Read MoreGaztetxoak teknologiaren munduan murgilduta, Kanpus Teknologikoan
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Miguel Altuna LHII-n Kanpus Teknologikoa ospatu dugu, Laboratorium Museoarekin lankidetzan. Bertan, herriko LH5 eta DBH3 arteko gaztetxoek aukera izan dute STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) alorrari lotutako jarduera dibertigarri eta hezigarriak esperimentatzeko. Tailer praktikoen, erronka teknologikoen eta taldeko dinamiken bidez, parte-hartzaileek sormena, jakin-mina eta talde-lana lantzeko aukera izan…
Read More“eMAkumeak protagonista” jardunaldia: ZTIM arloko emakume ikasle eta irakasleen lana aitortuz
Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan “eMAkumeak protagonista” izeneko jardunaldia ospatu dugu ekainaren 4an, azken urteotan industriaren alorrean genero-oreka bultzatzeko egindako lana balioan jartzeko eta bide horretan protagonistak diren emakumeei eskerrak eta aitortza publiko bat egiteko asmoz. 2015etik hona, emakumeak industria arlora gerturatzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan gure ikastetxean. Urtez urte, lan horrek fruituak…
Read MoreSTEAM formazioa sustatzen Bergarako Udalarekin eta eskualdeko enpresekin elkarlanean
STEAM formakuntza sustatzeko eta berdintasuna indartzeko, Bergarako Udalaren laguntzaz eta bailarako enpresekin elkarlanean, enpresa ezberdinetan bisitak antolatzen ari gara. Bisita hauen helburua ez da enpresa ikustea soilik, baizik eta enpresa ezagutzea: Lan mota ezberdinak, lan mota ezberdinetarako beharrezkoa den formakuntza, langile baten rola, funtzioak etab., STEAM Koin proiektuaren bitartez, DBHko ikasleak, era pedagogiko batean, gurekin elkarlanean…
Read More