Posts Tagged ‘Teknologia’
HARIXAkideen batzar nagusia izan dugu
Bergarako Harixa egitasmoak bere urteko batzarra ospatu zuen, Bergarako Miguel Altuna ikastetxeko areto nagusian. Topaketaren helburua Harixa osatzen duten 42 enpresa eta erakundeak biltzea izan zen, 2025ean egindako lanaren balorazioa egiteko eta 2026rako lan-ildo estrategikoak elkarrekin zehazteko. 2025. urtean, enpresa bakoitzera egindako bisitez gain, honako gaiak jorratu dira: hizkuntza-teknologiak, langile berrien harrera eta webguneak euskaraz jartzeko…
Read MoreZientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan
Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako. Bergarako Udalak, elkarlanean aritu diren eragileekin batera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien aurtengo egitaraua aurkeztu du Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta…
Read MoreGaztetxoak teknologiaren munduan murgilduta, Kanpus Teknologikoan
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Miguel Altuna LHII-n Kanpus Teknologikoa ospatu dugu, Laboratorium Museoarekin lankidetzan. Bertan, herriko LH5 eta DBH3 arteko gaztetxoek aukera izan dute STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) alorrari lotutako jarduera dibertigarri eta hezigarriak esperimentatzeko. Tailer praktikoen, erronka teknologikoen eta taldeko dinamiken bidez, parte-hartzaileek sormena, jakin-mina eta talde-lana lantzeko aukera izan…
Read More“eMAkumeak protagonista” jardunaldia: ZTIM arloko emakume ikasle eta irakasleen lana aitortuz
Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan “eMAkumeak protagonista” izeneko jardunaldia ospatu dugu ekainaren 4an, azken urteotan industriaren alorrean genero-oreka bultzatzeko egindako lana balioan jartzeko eta bide horretan protagonistak diren emakumeei eskerrak eta aitortza publiko bat egiteko asmoz. 2015etik hona, emakumeak industria arlora gerturatzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan gure ikastetxean. Urtez urte, lan horrek fruituak…
Read MoreLaboratorium Museoak 10. urteurrena ospatzen du
Miguel Altuna Lanbide Heziketatik zorionik beroenak bidali nahi dizkiogu Bergarako Laboratorium Museoari bere 10. urteurrena dela eta. Zientzia, teknologia eta berrikuntzari eskainitako gune honek gure komunitatean erreferente izan da, eta urte hauetan guztietan gure bidelagun ezin hobea. Urteotan hainbat proiektu partekatu ditugu elkarrekin, hezkuntza praktikoa, jakin-min zientifikoa eta lanbide heziketaren eta dibulgazio zientifikoaren arteko lotura…
Read More