25/26 ikasturteari hasiera Laboratorium Museoan, bere 10. urteurrenean
Atzo, irailaren 1ean, eman genion hasiera 2025-2026 ikasturteari Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Ohi dugun moduan, lehen egunean lankide berriei ongi etorria egin eta Bergara hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.
Aurten, gainera, Laboratorium Museoa bisitatu dugu, museoak bere 10. urteurrena ospatzen baitu.
Ikasleek irailaren 3an, asteazkenean, hasiko dute ikasturtea.