Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria

zikloak_mekaniko_diseinua_1
miguel_altuna_zikloak_ikonoa_1

Familia

Fabrikazio
mekanikoa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_2

Ikasturteak

Ohiko ordutegia, goizez:
2 ikasturte.


miguel_altuna_zikloak_ikonoa_3

Metodologia

Erronketan oinarritutako
ikaskuntza kolaboratiboa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_4

Orduak guztira

2.138 ordu (ikastetxean eta enpresan).

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_5

Eredua

D + Eleanitza

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_1

Familia

Fabrikazio
mekanikoa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_2

Ikasturteak

Ohiko ordutegia, goizez:
2 ikasturte.


miguel_altuna_zikloak_ikonoa_3

Metodologia

Erronketan oinarritutako
ikaskuntza kolaboratiboa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_4

Orduak guztira

2138 ordu (ikastetxean eta enpresan).

Sartzeko baldintzak

Batxilergoko titulua izatea.

Lanbide Heziketako teknikari tituloa edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen titulua izatea.

Heziketa-zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana.

Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestatzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.

Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

Lanbide Hezkiketako Goi Mailako teknikari tituloa edo Unibertsitate-titulu bat izatea.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.

Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

Informazioa eskatu

Zikloen formularioa
Prestakuntza-plana

Lanbide Modulua

Ordu-esleipena

Kurtsoa

245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa

198

1.a

0427 Produktu mekanikoen diseinua

297

1.a

0432 Fabrikazio mekanikoko teknikak

198

1.a

0179 Ingeles Profesionala

60

1.a

1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I

120

1.a

1665. Produkzio sistemari aplikatutako digitalizazioa

60

1.a

1708 Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna

30

1.a

0431 Fabrikazioaren automatizazioa

198

2.a

0428 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua

240

2.a

0429 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua

120

2.a

0430 Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua

140

2.a

1710 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II

63

2.a

0433 Proiektu intermodularra

84

2.a

Hautazko modulua(k)

50

2.a

Zikloa guztira (Moduluak + enpresan egonaldia)

2.138

Zer ikasiko dut?

Profesional hau gai izango da:

• Fabrikazio mekanikoko produktuen eraikuntza-soluzioak asmatzeko eta, horretarako, horiek dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak egiteko eta proba-planak ezartzeko.
• Diseinatutako produktuak fabrikatzean beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean izateko.
• Osagaiak eta materialak hautatzeko, fabrikazio-eskakizunak eta egindako kalkulu teknikoen emaitza kontuan izanda, eta industria-produktuen katalogoak edo bestelako informazio-iturri eleaniztunak erabilita.
• Ezarritako eskakizunak beteko direla ziurtatzeko beharrezko saiakuntzetako eta homologazioko plana ezartzeko.
• Planteatutako soluzioaren automatizazioa zehazteko, haren funtzioa eta parametroak finkatuta.
• Multzoko eta fabrikazioko planoak industria-marrazketaren arauak kontuan izanda marrazteko, CADeko softwarea eta tresneria erabilita.
• Diseinuan aldaketak egiteko, prototipoaren fabrikazioan antzemandako arazoen arabera.
• Moldeen diseinua optimizatzeko, horiek bete eta hozteko prozesua simulatuta, eta, hala, moldatutako produktuen kalitatea ziurtatzeko, eta prozesu-denbora eta erabilitako baliabide energetikoak optimizatzeko.
• Proiektuaren planoei dagokien dokumentazio tekniko osagarria (erabilera- eta mantentze-jarraibideak, eskemak eta ordezko piezak, besteak beste) prestatzeko, antolatzeko eta egunean izateko, baliabide ofimatikoak erabilita.

Prestakuntza osagarria

Prestakuntza osagarria:
Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

• Orga jasotzaileen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Ingeleseko errefortzu-eskolak.

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Aukera eleanitza:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Ikasketak amaitu ondoren zer?

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

LANIRTEERA hauek izan ditzakezu:
• Delineatzaile proiektugilea.
• Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
• Produktuen garapeneko teknikaria.
• Matrizeen garapeneko teknikaria.
• Lanabesen garapeneko teknikaria.
• Moldeen garapeneko teknikaria.
• Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

miguel_altuna_lanbide_heziketa_9
miguel_altuna_lanbide_heziketa_10
miguel_altuna_lanbide_heziketa_11
Play Video