Herritarrak
Lan-poltsa
Miguel Altunak lan-poltsa zerbitzua www.lanpoltsa.eus web-orriaren bidez kudeatzen du, eta, hala, kalitateko zerbitzua eskain diezaieke ikasleei, ikasle ohiei eta enpresei.
Funtzionamendua
Lan bila dabilen pertsona bakoitzari alta ematen zaio sisteman, eta, bestalde, enpresek ere sistema horretarako sarbidea dute, behar duten profilarekin bat datozen pertsonen curriculumak kontsultatzeko aukera izan dezaten. Funtzionamendu horrek datuak eguneratuak izateko aukera ematen du, eta, era berean, langile bat edo lana aurkitzeko prozesua errazten du.
Zerbitzu horren helburua da Miguel Altunako ikasleei eta ikasle ohiei lan-mundurako sarrera erraztea eta gaur egun duten lan-egoera hobetzen laguntzea. Miguel Altunako ikasle eta ikasle ohiek lehentasuna izango dute beste interesatuen aurrean.
Izen-ematea
Jarri harremanetan lan-poltsaren arduradunekin, edo sartu www.lanpoltsa.eus orrian, eta erregistratu. Behin pasahitzak jaso dituzunean, zure arduradunak adieraziko dizu zer urrats egin behar dituzun.
Curriculuma aplikazioan sartu ondoren, interesdunaren ardura izango da bere lan-arloko aldaketen berri ematea, lan-poltsa ahalik eta eguneratuena egon dadin.
Datu pertsonalen babesa
Zure datuak Miguel Altuna LHIIko lan-poltsarako erabiliko dira, helburu akademikoetarako eta izan daitezkeen lan-eskaintzei erantzuteko. Beti izango duzu aukera zure datuak zuzentzeko edo ezeztatzeko, LHLrekin harremanetan jarriz.
Harremanetarako
Helbidea: Agirrebidea 2, 20570 Bergara.
Arreta-ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Telefonoa: 943 899 272 / 605 723 237
Helbide elektronikoa: lanpoltsa@maltuna.eus
Enplegu-agentzia
LHL Lanbide Heziketaren Lagunak elkarteak enplegu-agentziako zerbitzua eskaintzen du Lanbideren zentro kolaboratzaile gisan (1600000061 zenbakiarekin). Haren helburua lan-bitartekaritzako zerbitzu on bat ematea da: enplegu bila dabiltzan pertsonei beren ezaugarri nahiz beharretara egokitutako lana aurkitzen laguntzen zaie, eta, enpresei, haien beharretara egokitzen diren hautagaiak.
Norengana zuzentzen gara?
Lanbide-prestakuntza lan-administrazioaren esparruan ofizialki egiaztatzeko tresna da profesionaltasun-ziurtagiria. Informazio guztia helbide honetan dago: www.lanbide.net
Langabetuak.
Lan-baldintzak hobetu nahi dituzten edo lanez aldatu nahi duten langileak.
Lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak.
Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak.
Orokorrean, lan egiteko adina duen eta enplegua modu aktiboan bilatzen duen edonor.
Eskaintzen dugun zerbitzua:
Eskualdeko eta inguruko eskualdeetako Lanbideren Enplegurako Orientazio- eta Enplegu-bulegoekin zuzeneko eta gertuko harremana.
Pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua eskainiko zaio, ondoren aipatzen diren ekintzen bidez:
Elkarrizketa baten edo batzuen bidez dituen beharrak identifikatuz.
Eskura dituen baliabideen informazioa emanez.
Aholkuak emango dira, inguruko lan-merkatua eta prestakuntza-egoera nola dauden ikusita.
Beharrezkoa den kasuetan, curriculuma egiten lagunduko zaio, enplegua bilatzeko zer bide dauden azaldu, baita webgune interesgarriei, lan-poltsei eta abarrei buruzko informazioa eman ere.
Harremanetarako
Arreta-ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.
Telefonoa: 943 899 272 / 943 899 273
Helbide elektronikoa: lhl@maltuna.eus
"Gure esperientzia eta ezagutzaren bidez, zure beharrari erantzungo diogu."
Enpresa-habia
Zer da Urratsbat?
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako programa da Urratsbat, Lanbide Heziketako ikasleek beren enpresak sortzen laguntzea helburu duena. Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horregatik, Miguel Altunak, Urratsbat programaren bidez, enpresa-haztegi prozesuan laguntzen du. Programan parte hartzen duten proiektuek hala eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola azterketa-fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak.
Horrez gain, Miguel Altunan erreferentzia-pertsona bat eskaintzen du; pertsona hori enpresa-proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan-merkatuari irteera emateko bide erreal gisan aurkezteko hitzaldiak…) eta enpresa-proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen da, sustatzaileari bere enpresaren sorrera-prozesu guztian zehar aholkularitza emango dio eta hari laguntzen arituko da.
Nori zuzendua dago?
Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie: Erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei. Miguel Altunako ikasle ohiei. Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein prestakuntza ofizialaz kanpokoak Miguel Altunaren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edonori.
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?
Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:
Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den bitartean, une oro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
Enpresa martxan jartzeko unean ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago eta hala egiteak eskolak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
Ekintzaileari bere negozio-ideia enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza-zerbitzu integrala.
Miguel Altunako enpresa habia
Bergarako Miguel Altunan, ekintzailetasuna sustatzeko URRATS BAT programaren bidez, hainbat enpresa-proiektu gauzatzen ari gara azken 16 urteotan. Ibilbide horri jarraikiz, Miguel Altunan enpresak sortzearen aldeko beste apustu bat egina dugu: Amillaga industrialdeko pabiloian enpresa-habi bat kokatzea. Han, gaur egun enpresa berri bat dago, zeinak ikerkuntza eta bere produktuen garapena gauzatzen baititu.
Lanerako formazioa
Lan merkatuan arrakasta izateko, beharrezko ezagutzak eta trebetasunak eskaintzen ditugu. Gure ikastaroak langile eta langabeei zuzenduta daude, formakuntza praktikoa eta kalitatezkoa izanik. Matrikulazio epeak ezarriak daude, eta zalantzaren bat izanez gero, orientazio pertsonala eskaintzen dugu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta lortu informazio gehiago gure zerbitzuei buruz.
Lanbide-gaitasuna egiaztatzea
Pertsonei beren lanbide-jardunaren bidez eskuratu dituzten gaitasunak aitortzea da, ofizialki ziurtatzeko.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu Miguel Altunako idazkaritzan.
Prestakuntza katalogoa
Instalazioen erabilera
Horretaz gainera, erabilera anitzeko aretoa eta komunikazio-teknologiaz hornitutako gela ditugu, eta bilerak, bideokonferentziak edo beste ekitaldi batzuk egin daitezke han.
Instalazioak erabiltzeko, idatzi info@maltuna.eus helbidera.
"Sasoi berrietara egokitutako espazioak ditugu, baliabide egokiekin eta punta-puntako makina eta gailuekin hornituak eta ikaskuntza-prozesuak erraztuko dituzten gune aproposekin."
LHL-Ikasle ohien elkartea
LHL Lanbide Heziketaren Lagunak Miguel Altuna LHIIrekin batera lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da.
Urte hauetan zehar LHL Lanbide Heziketaren Lagunak elkartea kudeaketa-lan hauetan aritu da:
Lanbideko lan-eskaintzetan interesdunei altak ematen.
Lanbiden berriztapenak eta aldaketak egiten.
Elkarrizketa pertsonalizatuak egiten.
Lan-egoerari buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen.
Lan-eskaintzen inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzen.
Pertsona bakoitzari bere gaitasun eta interesak zehazten laguntzen, bere curriculumean ahalik eta egokiena islatu daitezen.
Horretaz gainera, IkasDebagoiena, Etengabeko Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzua ere bertan daukagu 2006. urteaz geroztik. Zerbitzu horren bidez, Debagoieneko prestakuntza-eskaintzari buruzko informazioa eskuragarriago dugu, gune bakar batean bilduta (www.hiru.eus), eta eskualdeko hainbat erakunderekin elkarlanean hainbat ekintza antolatzen ditugu.
Eskaintzen dugun zerbitzua
Zuzeneko eta hurbileko harremana eskualdeko eta inguruko eskualdeetako Lanbideren enplegurako orientazio-bulegoekin eta enplegu-agentziekin.
Pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua eskainiko zaio, ekintza hauen bidez:
- Elkarrizketa baten edo batzuen bidez dituen beharrak identifikatuz.
- Eskura dituen baliabideei buruzko informazioa emanez.
- Aholkuak emanez, ikusirik inguruko lan-merkatua eta prestakuntzaren egoera nola dauden.
- Behar den kasuetan, curriculuma egiten lagunduko da, enplegua bilatzeko bideak azalduko dira eta webgune interesgarriei, lan-poltsei eta abarrei buruzko informazioa emango da.
Informazio gehiago
943 899 272 / 943 899 273 edo lhl@maltuna.eus
Nori zuzentzen gatzaizkio?
Langabetuei.
Lan-baldintzak hobetu nahi dituzten edo lanez aldatu nahi duten langileei.
Lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei.
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
Oro har, lan egiteko adina duen eta modu aktiboan enplegu bila dabilen edonori.