Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako teknikaria

zikloak_zuzendaritzari_laguntzeko_teknikaria_1
miguel_altuna_zikloak_ikonoa_1

Familia

Administrazioa
eta kudeaketa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_2

Ikasturteak

Ohiko ordutegia, goizez:
2 ikasturte.


miguel_altuna_zikloak_ikonoa_3

Metodologia

Erronketan oinarritutako
ikaskuntza kolaboratiboa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_4

Orduak guztira

2138 ordu (ikastetxean eta enpresan).

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_1

Familia

Administrazioa
eta kudeaketa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_2

Ikasturteak

Ohiko ordutegia, goizez:
2 ikasturte.


miguel_altuna_zikloak_ikonoa_3

Metodologia

Erronketan oinarritutako
ikaskuntza kolaboratiboa.

miguel_altuna_zikloak_ikonoa_4

Orduak guztira

2138 ordu (ikastetxean eta enpresan).

Sartzeko baldintzak

Batxilergoko titulua izatea.

Lanbide Heziketako teknikari tituloa edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen titulua izatea.

Heziketa-zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana.

Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestatzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.

Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

Lanbide Hezkiketako Goi Mailako teknikari tituloa edo Unibertsitate-titulu bat izatea.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.

Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

* OHARRA: Miguel Altunan Ziklo honen bigarren kurtsoa eskainiko da soilik.

Informazioa eskatu

Zikloen formularioa
Prestakuntza-plana

Lanbide Modulua

Ordu-esleipena

Kurtsoa

0649. Bulegotika eta informazioren prozesua

231

1.a

0650. Merkataritza-jardueraren prozesu integrala

231

1.a

0651. Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta

198

1.a

0179. Ingeles profesionala

132

1.a

1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I

120

1.a

1665. Produkzio sistemari aplikatutako digitalizazioa

60

1.a

E201. Ingeles aurreratua

72

1.a

0647. Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa

100

2.a

0648. Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa

99

2.a

0661. Enpresa-protokoloa

120

2.a

0662. Enpresa-ekitaldien antolamendua

140

2.a

0663. Informazioaren kudeaketa aurreratua

120

2.a

0180. Atzerriko bigarren hizkuntza

120

2.a

1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II

63

2.a

1708. Produkzio sektoreei aplikatutako iraunkortasuna

42

2.a

0664. Proiektu intermodularra

50

2.a

Hautazko modulua(k)

84

2.a

Zikloa guztira (Moduluak + enpresan egonaldia)

2.138

Zer ikasiko dut?

Profesional hau gai izango da:

•Euskarri konbentzionalean eta informatikoan informatzeko eta artxibatzeko sistemak administratzeko, segurtasun-baldintzetan eta kontrol-neurriak ezarrita.
• Atzerriko bi hizkuntzatan, gutxienez, ahoz eta idatziz zehaztasunez komunikatzeko.
• Zuzendaritzaren agenda eta komunikazioak antolatzeko eta kudeatzeko, haren jarduera beste arlo edo antolakunde batzuekin koordinatuta.
• Ekitaldien, bileren eta gainerako egintza korporatiboen antolamendua kudeatzeko, ezarritako protokoloak eta arauak jarraituta.
• Enpresan harreman publikoetako zereginak garatzeko, beste barne eta kanpo-instantzia batzuekin elkarlanean jardunda.
• Dokumentuen eta txostenen aurkezpenak egiteko, testuak, datuak eta grafikoak integratuta, eta horretarako informatika-aplikazioak erabiliz.
• Merkataritza, finantza, kontabilitate eta zergaren arloetako oinarrizko administrazio-zereginak egiteko, prozesu horien ikuspegi global eta integratzailearekin.
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak eta dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.

Prestakuntza osagarria

Prestakuntza osagarria:
Heziketa ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak, ondorengo prestakuntza osagarria jasotzeko aukera izango du Miguel Altuna Lanbide Heziketan:

  • Lanerako arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
  • Orga jasotzaileeen erabilera.
  • Zubi-garabien erabilera.
  • Ingeleseko errefortzu klaseak.

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Eleaniztasun aukera:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: Ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Ikasketak amaitu ondoren zer?

Heziketa ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak, ikasten jarraitzeko edo zuzenean lan-mundura zuzentzeko aukera izango du:

1- IKASKETA HAUEKIN JARRAI dezakezu:

  • Lanbide- espezializazioko programekin.
  • Goi-Mailako Lanbide- Heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanide- moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak

 

2- LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:

  • Zuzendaritzako laguntzailea.
  • Laguntzaile pertsonala.
  • Zuzendaritzako idazkaria.
  • Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
  • Laguntzaile juridikoa.
  • Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
  • Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.

 

*D ereduan matrikulatutako ikasleek, behin heziketa-zikloa amaituta, Euskararen Goi Maila (B2) titulua lortzen dute”

zikloak_zuzendaritzari_laguntzeko_teknikaria_4
zikloak_zuzendaritzari_laguntzeko_teknikaria_3
zikloak_zuzendaritzari_laguntzeko_teknikaria_2