Berrikuntza

miguel_altuna_berrikuntza_header

Aurrerapena eta hobekuntza

Aurrerapen teknologikoek gain hartzen diguten garaian bizi gara. Milurteko berrian jaiotako ikasleak dagoeneko gurean ikasten ari dira. Gizarteak eskatzen duena eman ahal izateko, gure jarduna berrikusiz eta edukiak zein egiteko erak berrituz dihardugu buru-belarri, aspaldian.

"Gizarteak eskatzen duena eman ahal izateko, gure jarduna berrikusiz eta edukiak zein egiteko erak berrituz dihardugu buru-belarri, aspaldian."

Nahi bezala deitu: berrikuntza aplikatua, berrikuntza irekia, estrategikoa, erradikala, urrats bat, inkremetala, disruptiboa, komertziala, Tkgune, berrikutza soziala, kosmikoa, berrikuntza pedagogikoa, metodologikoa, teknologikoa, digitala, ziberberrikuntza, Ethazi, ezagutzan oinarritutako berrikuntza, ekoberrikuntza, adimen lehiakorra, ezagutzen kudeaketa, ideien kudeaketa…

Aipatutako horiek gauzatzeko, ezinbestekoak dira gogo-berrikuntza eta bihotz-berrikuntza.
Miguel Altunan horretan dihardugu.

BERRIKUNTZA_GRAFIKOAK-eus 1
miguel_altuna_berrikuntza_7

Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa

Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa da metodologia elementu nagusia.

Egoera problematiko bat proposatzen da, egoera hori erronka bihurtzen da, eta prozesu osoa elementu hauetan antolatzen da emaitza bat lortu arte: ziklo bakoitzeko gaitasun tekniko eta espezifikoetan eta une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako gaitasunetan, hala nola autonomian, inplikazioan eta komunikazioan.

Egoera problematikoak, kasu guztietan, taldeetan konfiguratutako gela bati planteatzen zaizkio. Hor, lan-prozesuak aukera eman behar die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta, hortik, behar den ezagutza sortu behar dute, irtenbiderik egokienak proposa ditzaten.

miguel_altuna_berrikuntza_6

"Lan-prozesuak aukera ematen die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta irtenbide hoberenak aztertzeko"

miguel_altuna_ikonoa_1

Zikloko irakasle-talde autogestionatuak

miguel_altuna_ikonoa_2

Eboluziorako ebaluazioa

miguel_altuna_ikonoa_3

Ikaskuntza-eremuen egokitzea

Metodologia honi buruz informazio gehiago nahi baduzu, sakatu beheko botoia. Bertan aurkituko duzu erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren xehetasun guztiak.

Hezkuntza-zentroekin elkarlanean

Martxan dauden proiektuak:

LHko beste zentro batzuekin elkarlanean, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako berrikuntza-proiektuak garatzen ditugu:

Lantegi adimendunaren mantentze preskriptiboa Condition Monitoring eta Adimen Artifiziala erabiliz (2024-2025).

Errealitate Areagotuan Oinarrituriko Urruneko Laguntza Teknikoko Erreminten Prospektiba (2024-2025).

Biki digitala errealitate birtualean (2024-2025).

Additive VS Machining: WLMD eta SLM teknologia aditiboen alderatzea 5 ardatzeko mekanizazio prozesuarekin (2024-2025).

LHko beste zentro batzuekin elkarlanean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak bultzatutako berrikuntza-proiektuak ere garatzen ditugu:

50 Bikaintasun-zentrok osatutako sarea sortzea.

5.0 industriarako lanpostu digitalak (Berrikuntza proiektuak, 2023ko deialdia).

Amaitutako proiektuak:

Enpresekin elkarlanean

Enpresen zuzeneko parte-hartzea duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditugu, zenbait finantziazio baliatuz. Horrela, enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzen dugu, elkarlanaren bidez ezagutza eta esperientzia partekatuz.

Amaitutako proiektuak:
miguel_altuna_lanbide_heziketa_16

Nazioarteko proiektuak

Garai berriei erantzuteko asmoz, gure proiektuak mugaz gaindi zabaltzeko beharra ikusi genuen. Zenbait urte igaro dira ibilbide horri ekin genionetik, eta esan dezakegu interesgarria izateaz gain emankorra ere izan dela egindako bidea.
Hain zuzen ere, 2008an hasi ginen nazioartekotzearen esparru hori jorratzen Maiatz-Simulform izeneko proiektuarekin, eta ondoren etorri ziren COOP-PBL-IN VET, Fem Forging, Know 3D tech, eBridge 2 VET Mobility, EntraiMo, DOST eta gisa horretako proiektuak; proiektu horietako lautan koordinatzaile-lanak egin ditugu.

Bukatutako zazpi proiektu horiez gainera, gaur egun, Engender eta Vetriangle dira nazioartean martxan dauzkagun proiektuetako bi, eta orain arte jasotako uztak aurrerantzean ere gisa horretako proiektuetan parte hartzeko erabaki irmoa hartzera eraman gaitu. Izan ere, argi ikusi dugu nola irakasleen prestakuntzan hala ikasleen ikaskuntza-prozesuan proiektu horietan geureganatutako jakintzak txertatzeak eragin handia duela, eta, hori gutxi balitz, gurekin harreman estua duten bailarako enpresek ere etekina atera dezaketela erakutsi digu orain arteko esperientziak.

Proiektuak:

LCAMP (2022-2026)

Renewable Energy Renewable Earth (2024-2026)

ADMIC Assessing Digital Maturity in Colleges (2021-2023)

DigitalVET (2021-2023)

EXAM 4.0 (2019-2021)

ENGENDERING STEM (2017-2019)

VETRIANGLE (2016-2018)

DOST (2014-2016)

FEM FORGING (2012-2014)

KNOWTECH 3D (2012-2014)

COOP PBL IN VET (2010-2012)

MAIATZ SIMULAFORM (2008-2010)

LCAMP proiektua

LCAMP proiektuaren helburua da eskualdeko Fabrikazio Aurreratuko Lanbide Bikaintasuneko Zentroak (CoVE) babestea eta ahalduntzea, erresielenteagoak, berritzaileagoak eta hobeto hornituta egon daitezen, ikasle gazteak eta helduak gaitzeko, berriro gaitzeko eta trantsizio digital eta ekologikoei arrakastaz aurre egiteko.

LCAMP markaren atzean, trebetasunen eta gaitasunen garapenetik hasi eta horiek hornitzeraino, ikaskuntza-ibilbideak, mikrokredentzialak, ikuspegi metodologiko aktiboak, zerbitzuen artikulazioa eta ETEentzako berrikuntza daude.

miguel_altuna_berrikuntza_4

DIGITALVET

COVID-19ak bultzada handia eman dio urrutiko irakaskuntzari. Hala ere, lanbide-heziketak aplikazioa eta elkarrekintza eskatzen ditu, eta ikasle bakoitzarentzat modu estruktural eta berezian transmititu behar da.
LRTRO, Ikaskuntza-jarduera desberdinen aurrean, norbanako batek nola ikasten duen antzematen duen irakaskuntza-metodoa da.

Eduki digitala egitura-ikuspegian eta LRTRO metodoan oinarrituko da. Simulazio interaktiboko inguruneak, proiektu honekin prestatuko diren proiektu esperimental eta aplikagarriez lagunduta, ikaslean zentratuko denikaskuntza-prozesua lagunduko du. Helburua Teknologia Elektriko-Elektronikoaren arloko “Domotika” ikastaro baterako unitate didaktikoak prestatzea da.

ADMIC

ADMiC proiektuak lan digitala egiteko modu berrietara egokitzeko EB osoko ikastetxeei laguntzea du helburu. Horretarako, baliteke egokitzapen eta/edo hobekuntza digitalak behar izatea. Bazkideek elkarrekin lan egingo dute autoebaluazio-tresna bat sortzeko, haren bidez estrategia digitala, kultura digitala, baliabideak eta eraldaketa digitalaren erritmoa bizkortzeko beharrezkoak diren estrategia digitalak sortzeko edo optimizatzeko planteamenduak ebaluatu ahal izateko.
Taldeak curriculum bateratuak garatuko ditu eraldaketa digitala bizkortzeko behar diren trebetasunetan eta gaitasunetan LHko langileen trebetasunak hobetzeko, baita admic.eu garatzeko ere. Admic.eu hezkuntza-baliabideen gune irekia da, eta baliabide digitalen eskuragarritasuna areagotuko du eraldaketa horretarako behar diren funtsezko garapen-arloetan.
Proiektuak neurri kuantitatibo eta kualitatibo ugari izango ditu eragina ebaluatzeko.

50 Bikaintasun-zentrok osatutako sarea sortzea

Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sarea 50 ikastetxek osatzen dute (24-25 ikasturtean 66 ikastetxetara zabaltzen dira), 17 autonomia erkidegoetan banatuta.

Zentro horietan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako Lanbide Heziketako eskaintzak ematen dira, hainbat sektoretakoak (automobila, ikus-entzunezkoa, osasunekoa eta abar), eta Miguel Altuna “Fabrikazio automatizatua” azpisektorean dago lotuta.

miguel_altuna_berrikuntza_9

Erakunde kolaboratzaileak

Miguel Altuna guztiz integratua dago Debagoiena eskualdeko industriarekin, eta etengabe dihardu lan-munduak geroz eta gehiago eskatzen dituen langile gaituak eta espezializatuak prestatzeko lanean, heziketa-zikloen, espezializazio-programen eta lanerako prestakuntzaren bidez, besteak beste.

Aipatu bezala, gizartearen garapen- eta enplegu-maila hobetzeko eta ikasleak lan-munduan sartzea errazteko, Miguel Altuna hainbat enpresa eta erakunderekin elkarlanean ari da; horren adierazgarri da 385 hitzarmen baino gehiago sinatuak izatea, berrikuntza-proiektuei, proiektu teknologikoei, finantziazioari, prestakuntzaren balioespenerako lankidetzari, ikasleen lan-praktikei eta ikas-ekinezko prestakuntzari loturikoak, hain zuzen. Halaber, langile eta irakasleak berrikuntza teknologikoan trebatzeari loturikoak ere badira. Hitzarmen horiek bertako eta nazioarteko enpresekin eta enpresa-elkarteekin sinatuak dira —nazioartekoen artean, Herbeheretako (Holanda) enpresa-taldea, Japoniako, AEBko eta Mexikoko enpresak, adibidez—. Lankidetzarako hitzarmen horiek zenbait mailatan egin diren aurretiazko ikerketa eta diagnostikoen fruitu dira.

Enpresekin aritzeaz gain, industriari loturiko hainbat eragilerekin lankidetzan ari gara —Eusko Jaurlaritzako Industria Saila, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, SPRI, langileen sindikatuak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua, EAEko nahiz Estatuko eta nazioarte-mailako enpresarien elkarteak (Confebask, Adegi, Sife, Asefi, ICFG, etab.) eta, ikastetxe bat izanik, harreman estua dugu hezkuntza-sistemako eragileekin ere (EAEko nahiz Estatuko lanbide-heziketako ikastetxe eta unibertsitateak, TKNIKA-LHrako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa eta IVAC-EEI LHren Ezagutzaren Euskal Institutua, Europako Erkidegoko Erasmus+…); eta, nola ez, gure eskualdeko hainbat eragilerekin ere bai, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta Bergarako Udalarekin, besteak beste.