Lanerako formazioa

zikloak_lanerako_prestakuntza_header_top

Lanerako formazioa

Lanerako formazio enpresa, langile eta langabetuentzat eskaintzen dugun programa da, guztien lehiakortasun-maila eta egokitze-gaitasuna hobetzeko prestatutakoa, parte-hartzailearen ezagutzak zabaltzea edo eguneratzea edota lan-merkatuan sartzea errazteko.
Zerrendako ikastaroak aurreikusitako datan jarriko dira abian, matrikulazioa behar adinakoa izan den kasuetan. Printzipioz, ikastaroak astelehenetik ostegunera izango dira, 17:30etatik 20:30etara.

Profesionaltasun-ziurtagiriak


Lanbide-prestakuntza lan-administrazioaren esparruan ofizialki egiaztatzeko tresna da profesionaltasun-ziurtagiria. Informazio guztia helbide honetan dago: www.lanbide.net

"Ikastaroak % 100 diruz lagunduta daude, eta Euskal Herriko Lanbide Prestakuntzako Sistemari daude lotuta"

Langile eta langabetuentzako ikastaroak % 100 diruz lagunduta daude, eta Euskal Herriko Lanbide Prestakuntzako Sistemari lotuta.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan:

943 89 92 72, 94283 89 92 73, 688 81 50 70 zenbakitara deituta

ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzita

Ikastaroen inguruko orientazioa behar baduzu, presentzialki argituko dizkizugu zure dudak. Aurrez, hartu zure hitzordua hemen.

lanerako_prestakuntza_1

Eskaerapeko prestakuntza

Miguel Altunak prestakuntza aurreratua edota neurrira eginikoa eskaintzen die enpresei teknologia-alorrean, baita etengabeko prestakuntzako ohiko katalogoetan eskaintzen ez diren edukiak ere.

Horrez gainera, enpresaren behar, helburu eta estrategietara egokituz, beharraren arabera moldatzen ditu prestakuntzaren edukiak, ordutegia eta hizkuntza. Eskolak Miguel Altunako instalazioetan edo/eta enpresan bertan izan daitezke.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.