Ikasleak - Ikasle ohiak

miguel_altuna_ikasle_ikasle_ohiak_header

Lan-poltsa

Miguel Altunak lan-poltsa zerbitzua http://www.lanpoltsa.eus web-orriaren bidez kudeatzen du, eta, hala, kalitateko zerbitzua eskain diezaieke ikasleei, ikasle ohiei eta enpresei.

Funtzionamendua

Lan bila dabilen pertsona bakoitzari alta ematen zaio sisteman, eta, bestalde, enpresek ere sistema horretarako sarbidea dute, behar duten profilarekin bat datozen pertsonen curriculumak kontsultatzeko aukera izan dezaten. Funtzionamendu horrek datuak eguneratuak izateko aukera ematen du, eta, era berean, langile bat edo lana aurkitzeko prozesua errazten du.

Zerbitzu horren helburua da Miguel Altunako ikasleei eta ikasle ohiei lan-mundurako sarrera erraztea eta gaur egun duten lan-egoera hobetzen laguntzea. Miguel Altunako ikasle eta ikasle ohiek lehentasuna izango dute beste interesatuen aurrean.

Izen-ematea

Jarri harremanetan lan-poltsaren arduradunekin, edo sartu www.lanpoltsa.eus orrian, eta erregistratu. Behin pasahitzak jaso dituzunean, zure arduradunak adieraziko dizu zer urrats egin behar dituzun.

Curriculuma aplikazioan sartu ondoren, interesdunaren ardura izango da bere lan-arloko aldaketen berri ematea, lan-poltsa ahalik eta eguneratuena egon dadin.

Datu pertsonalen babesa

Zure datuak Miguel Altuna LHIIko lan-poltsarako erabiliko dira, helburu akademikoetarako eta izan daitezkeen lan-eskaintzei erantzuteko. Beti izango duzu aukera zure datuak zuzentzeko edo ezeztatzeko, LHLrekin harremanetan jarriz.

Harremanetarako

Helbidea: Agirrebidea 2, 20570 Bergara.
Arreta-ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Telefonoa: 943 899 272 / 605 723 237
Helbide elektronikoa: lanpoltsa@maltuna.eus

Erasmus +

"Erasmus +, arlo profesionala eta pertsonala garatzeko aukera."

miguel_altuna_ikasle_ikasle_ohiak_2

Erasmus+ Europako programaren barruan eta lanbide-heziketari dagokionez lan-praktikak kudeatzeko erabiltzen da lan-tresna da, non Europatik zuzenean diru-laguntzak eskaintzen baitira ikasleek beken bidez Europako herrialdeetan egonaldiak egin ahal izan ditzaten. Miguel Altuna Lanbide Heziketan, dagoeneko urte batzuk daramatzagu Erasmus+ programa kudeatzen.

Urtero, Miguel Altuna Lanbide Heziketak bere proiektu propioa aurkezten du, eta, proiektu horri esker, hainbat ikaslek Europako zenbait herrialdetan egin ditzakete beren lan-praktikak. Hiru hilabeteko praktikaldiak egiten dituzte ikasleek beren prestakuntzari lotutako enpresetan. Lan-praktikak egiteaz gainera, beste herrialdeetako ikasleekin ere harreman estua izaten dute eta, oro har, esperientzia ahaztezina izaten dute.
Ez da ahaztu behar alderdi ludikoa ere, oso garrantzitsua baita kanpora joaten den ikaslearen izaera aberasteko eta beste kultura batzuk ezagutzeko.

Informazio gehiago:

miguel_altuna_logoa_erasmus+

LH DUALa sarrera

Ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatuz egiten diren modalitatea da, Miguel Altunako irakasleez gain enpresako tutoreen parte-hartze zuzenarekin, eta haiek zuzenean parte hartzen dute lortutako gaitasunen ebaluazioan ere.

"Enpresek eskatzen dituzten lanpostu kualifikatuei erantzuteko modurik egokiena"

miguel_altuna_ikasle_ikasle_ohiak_3

Orientazioa

"Pertsona bakoitzari bere gaitasun eta interesen araberako informazio pertsonalizatua eskaintzen diogu."

Miguel Altunak, LHL elkartearekin elkarlanean, ikasleentzako, ikasle ohientzako eta, oro har, herritarrentzako orientazio-zerbitzua eskaintzen du.

Nori zuzentzen gatzaizkio?

Miguel Altunan ikasten ari diren pertsonei.

DBH, Batxilergo edo Hasierako formazioan dauden ikasleei. Langabetuei.

Industriara salto egin nahi duten emakumeei.

Lan-baldintzak hobetu nahi dituzten edo lanez aldatu nahi duten langileei.

Lanbide-gaitasunen ebaluaketa eta egiaztapena lortu nahi dutenei.

Lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei.

Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei.

Orokorrean, lan egiteko adina duen eta enplegua modu aktiboan bilatzen duen edonori.

miguel_altuna_ikasle_ikasle_ohiak_1

Orientazioaren ikuspegia eta printzipioak

Plan honen orientazioak ikuspegi integral eta sistemikoa hartzen du, hiru dimentsiotan garatuta:

Orientazio pertsonala:

Ikasle bakoitzaren autoezagutza, gaitasunen garapena, emozioen kudeaketa eta erabakiak hartzeko gaitasuna indartzen da.

Orientazio akademikoa:

Hezkuntza-ibilbidean aukera egokienak hautatzeko tresnak eskaintzen zaizkie: modalitate aldaketak, zikloen arteko loturak, sarbide baldintzak, unibertsitateko bideak…

Orientazio profesionala:

Ikasle eta ikasle ohiei, lan mundura sarbidea, enplegagarritasuna eta lan-orientazioa lantzen dira, enpresekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan.

Printzipio nagusiak:

Inklusioa eta aniztasunaren trataera.

Ikaslearen autonomia sustatzea.

Berdintasunaren ikuspegia.

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza bultzatzea.

Harremanetarako:

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan 8:30tik 14:00etara.

Telefonoa: 943 899270 / 943899272.

Helbide elektronikoa: orientazioa@maltuna.eus

Bitartekaritza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortutako zerbitzua da.

Ikaskuntza adin-tarte batera mugatzen ez den etengabeko prozesua da, hau da, bizitzako garai guztietan garatzen dena. Ulertzen da Etengabeko Ikaskuntza horren barruan pertsona gisa garatzen gaituela araututako edo arautu gabeko heziketa-ekintza bakoitzak. Horregatik, Bitartekaritza-zerbitzuak edozein ikaskuntzari buruzko informazioa ematen du:

Ikaskuntza formala: arauturik dauden eta egiaztagiri ofizial bat lortzeko egiten diren ikasketak (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak, ikasketa artistikoak, hizkuntza-eskola ofizialak…).

Ikaskuntza ez-formala: lan-munduan sartzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko ikaskuntza (lanerakoa edo etengabekoa).

Etengabeko ikaskuntza: aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egin ohi ditugun askotariko ikaskuntzak (kirola, eskulanak, terapiak, informazio-jarduerak…).

INTEGRATUZ:

Gizarteratze galdetegi interaktiboa

miguel_altuna_flecha_azul_oscura

Eskaintzen diren zerbitzuak

Pertsonei informazioa eta aholkularitza eskaintzea, on-line, telefonoz edo aurrez aurre.

Titulu akademikoei, profesionaltasun-ziurtagiriei eta lan-esperientziaren bidez gaitasuna egiaztatzeko egiturari buruzko informazioa ematea.

Ikaskuntza formalari eta ez-formalari buruzko zalantzak argitzea.

Gaurko eta geroko prestakuntza-interesak aztertzea, adieraztea eta zehaztea.

Prestakuntza-nahiei eta -beharrei erantzungo dien informazioa bilatzea.

Debagoieneko prestakuntza-eskaintza guztia zure esku jartzen dizugu . Horretaz gainera, EAEko prestakuntza eskura izango duzu www.hiru.com/hirubila orrialdean.

Etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, tokian edo eskualdean hautemandako beharrizanen arabera eta Debagoieneko eragileekin lankidetzan.

Bitartekaria

Telefonoa: 943 899 273
Helbide elektronikoa: bizikasi@maltuna.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 19:00etara.
Ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.
Facebook eta X bidez ere jarraitu gaitzakezu.

“Ikaskuntza adin-tarte batera mugatzen ez duen etengabeko prozesua da IkasDEBAGOIENA”

Ekintzailetza

Ezagutu zure enpresa nola sortu behar duzun beharrezko ezagutzak eta tresnak eskuratuz, eta garatu funtsezko trebetasunak aukeraz eta hazkunde pertsonalez betetako etorkizun baterako.

miguel_altuna_logoa_ikasenpresa

Zer da Ikasenpresa?

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresa-mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea, eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Helburuak

Ikasenpresa bat sortzea, ikasleak ekintzaile izateak zer dakarren ikasteko.

Ikasleen gaitasunak garatzea, profesional on eta enplegagarriak, pertsona aktiboak eta ekintzaileak izan daitezen.

Ikasleak sentsibilizatzea, autoenplegua beste aukera on bat dela jabetu daitezen.

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat antolatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak.

Enpresa horiei bazkide bat esleituko zaie, beste eskola-enpresa bat, eta harekin merkataritza-harremanak izango dituzte. Merkatuko azterlanak egingo dituzte, eta produktuen katalogoa trukatuko dute azkenean salerosketa bat egiteko.

Ikasturtean zehar enpresaburuen bi batzar egingo dira. Bilera horietan enpresa bakoitzeko bi ordezkarik hartuko dute parte. Lehenengo bileran haien enpresa aurkeztuko diete gainerakoei, eta bigarren bileran haien enpresaren martxa azalduko diete. Bilera horietako lehen zatian komunikazioari eta salguneei buruzko lantegiak emango dira.

Otsailean azoka bat antolatuko da, eta enpresek beren produktuak saldu ahal izango dituzte bertan.

miguel_altuna_logoa_urrats_bat

Zer da Urratsbat?

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik bultzatutako Urratsbat proiektuaren partaide da Miguel Altuna, non enpresa-haztegi bihurtu nahi baitu. Programan parte hartzen duten proiektuek hala eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola azterketa-fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak.

Norentzat?

Miguel Altunako ikasleentzat nahiz ikasle ohientzat edo ikastetxearekin zerikusia duen eta enpresa sortzeko interesa duen edonorentzat dago zabalik.

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:


Miguel Altunan, prozesua abian den biartean, une oro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bat.

Miguel Altunan Ekintzailearen bulego bat. Behar bezala hornituta egongo da bulego hori, enpresa sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.

Ekintzaileari bere negozio-ideia enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza-zerbitzu integrala.

Harremanetarako

Helbidea: Agirrebidea 2, 20570 Bergara.
Arreta-ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 943 899 270
Helbide elektronikoa: solaetxea@maltuna.eus