Forjaketa-prozesuen diseinua eta ekoizpena
Familia
Fabrikazio
mekanikoa.
Ikasturteak
Ikasturte bat.
Orduak guztira
1.200 ordu (Ikastetxean eta enpresan).
Familia
Fabrikazio
mekanikoa.
Ikasturteak
Ikasturte bat.
Orduak guztira
1.200 ordu (Ikastetxean eta enpresan).
Sarrera baldintzak
Espezializazioa egin ahal izateko, familia elektromekanikoaren barruko edozein ziklo egina izatea eskatzen da.
Deskribapen orokorra
Honako hau forjaketaren sektorean espezializatutako teknikariak prestatzeko sortutako espezialitatea da.
Debagoienan eta mugakide diren eskualdeetan hotzeko nahiz beroko forjaketan diharduten enpresa ugari daude. Sektore horri zuzenduriko prestakuntza espezifikoaren gabezia zela eta, 2005ean plan bat jarri zen abian, “Maiatz” plana hain zuzen, hautemandako hutsuneari aurre egiteko. Izan ere, hotzeko zein beroko forjaketak bilakaera teknologiko handia jasan du alderdi askotan.
Ekoitzitako osagaien konplexutasunak, lortu beharreko espezifikazioek, erabiltzen diren ekipoen doikuntzak, prozesuen automatizazio-mailak eta sektoreen eskakizunek ezinbesteko egiten dute langileak oso gaituak izatea. Planaren garapenean mugarri garrantzitsua izan zen 2008an abian jarritako Hotzeko Forjaketako espezialitatea.
Egungo espezializaziora itzuliz, 2016tik aurrera ekin diogu forjaketako espezializazioa bere osotasunean jorratzeari; gaur egun, hotzekoarekin batera, beroko edukietan ere sakontzen da. Prestakuntza DUAL modalitatean garatzen da, hau da, “ikasi eta lan egin” formatuan, ikastetxeko eta enpresako egonaldiak bateratuz. Hori dela eta, gurekin zuzenean lankidetzan aritzen diren enpresek babestutako prestakuntza-epe bat izaten dugu, kontratu edota beka egokituen bidez.
Informazioa eskatu
Lanbide Modulua
Ikasturtea
Ordu
Hotzeko eta beroko forja bidezko fabrikazio-prozesuak
Lehenengo maila
80
Hotzeko eta beroko forjako produktuen diseinua
Lehenengo maila
100
Hotzeko eta beroko forjako erreminten diseinua eta simulazioa
Lehenengo maila
100
Prentsen doiketa eta forjako prozesuen gauzatzea (hotzekoa eta berokoa)
Lehenengo maila
260
Hotzeko eta beroko forjako proiektua
Lehenengo maila
60
Profesional hau gai izango da:
• Forjaketa bidez osagaiak fabrikatzeko sekuentziak diseinatzeko, hotzean, erdiberoan eta beroan.
• Beharrezko diren tresnak eta erremintak diseinatzeko eta haien fabrikazio-eragiketak programatzeko, planifikatzeko eta garatzeko.
• Kalitatea, irisgarritasun unibertsala eta «pertsona guztientzako diseinuzkoa» kudeatzeko prozedurak ikuskatzeko eta aplikatzeko.
Prestakuntza osagarria:
Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:
• Orga jasotzaileen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Ingeleseko errefortzu-eskolak.
• 4.0 biltegian adituak.
• Zeharkako gaitasunak, erronketan oinarritutako prestakuntza kooperatiboaren bidez.
LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:
• Beroko, erdiberoko eta hotzeko forjako teknikari gaitua.