Zure zubia
Zure prestakuntza, gure konpromisoa
Miguel Altunak maila guztietako prestakuntzaren aldeko apustua egiten du. Hala, hasierako, etengabeko eta lanerako prestakuntza eskaintzen ditu, prestakuntza-prozesuetan teknologia eta metodologia berritzaileak erabiliz.
Industria-egitura sendo, lehiakor eta berritzailea izateko, berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako prestakuntzaren alde egingo du Miguel Altunak, parte-hartzea bultzatzen duten metodologiak erabiliz, enpresen eta lanbide-heziketaren arteko harremanak elkarren arteko proiektuen bitartez bultzatuz, eta garapen-, transferentzia- edo berrikuntza-programak abian jarriz.
"Berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako prestakuntzaren alde egiten dugu."
Proiektuaren ezaugarri nagusiak lortu nahi diren helburuetan deskribatzen dira. Ezaugarri horiek garatzeko, kontuan izan dira Miguel Altunaren helburuak, eta, bereziki, zeregina, balioak eta ikuspegia.
Hori horrela, plan estrategikoa onartu zen klaustroan, eta han zehaztutako ildo nagusiak hartu dira erreferentzia gisa proiektua garatzeko:
Europan aitzindari izatea dagokigun arloetan (nazioartekotzea bultzatu).
Azpiegitura egokiak izateko bideak zabaltzea.
Lan-mundua eta trebakuntza uztartzen dituen ikastetxea izatea, eta erronka berriei helduko dien eta haiek dinamizatuko dituen erakundea osatzea.
Aniztasunaren trataera, hizkuntzen trataera aniztasunean eta euskararen erabilera bermatzea. Komunikazioa bermatzea.
Zeregina, ikuspegia eta balioak
Zeregina
Miguel Altuna LHIIren zeregina hau da:
Kalitateko irakaskuntza eskaintzea, eleanitza, eskola-elkarteak adostutako ideietan oinarritua eta ondorengo hauei erantzuten diena:
Ikasleei, beren gaitasun eta beharren arabera, konpromiso pertsonala eta autonomia bultzatuz.
Enpresei eta gizarte-inguruneari.
Bergarako zein gertuko herrietako langile eta langabeei, lanbide-prestakuntza areagotuz.
Balioak
Gure jokabidearentzat eta jarrerentzat eredugarri izan daitezkeen balioak garatzea:
Elkarlana.
Tolerantzia eta lankidetza.
Barruko bezeroa zaintzea, hots, irakasle, ikasle eta gainerako langileak.
Egindako lanari esker ona adieraztea.
Ekimena eta sormena transmititzea.
Elkarrekiko errespetua lantzea: ikasleek irakasleekiko dutena eta irakasleek ikasleekiko dutena.
Ikuspegia
Ikastetxearen asmoak hauek dira:
Ikasleen garapen pertsonala eta ikasketa-maila hobetzea.
Langileen gaitasunak hobetzea.
Herri-mailako eta nazioarteko ikasketekiko zabalik egotea.
Hasierako, Etengabeko, Lanerako eta Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari erantzutea. Inguruko enpresei berrikuntza lantzen laguntzea.
Inguruko enpresei berrikuntza lantzen laguntzea.
Ikastetxea erreferentzia bihurtzea: bai proiektuengatik, baita gune teknologiko atsegin eta ingurumenarekiko errespetuduna izateagatik ere.
Gizon-emakumeen arteko berdintasunarekiko benetako konpromisoan erreferente izatea.
"Miguel Altunak kalitatezko irakaskuntza eleanitza eskaintzen du"
Kalitatea
MIGUEL ALTUNA LHIIrentzat Kalitatea bere politika eta estrategiaren zutabea izanik, ikastetxeko interes-taldeen beharrak eta nahiak betetzeko egituratzen da. Horretarako, EFQM Europako kudeaketa-ereduan eta UNE-EN-ISO 9001 arauan oinarritutako aseguramendu-sistema ditu erreferentzia.
Ikastetxeak konpromiso hauek hartzen ditu: bere sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzea berrikuspenaren bidez eta indarrean dauden lege-eskakizunak betearaziz.
Kalitate-politika kudeaketa-planaren eta kalitate-helburuen bidez zabaltzen da. Helburu horiek adierazle neurgarriak izango dituzte, betetze-maila etengabe neurtu eta ebaluatu ahal izateko.
Ikastetxeak kalitatearekin duen konpromisoak bertan lan egiten duten guztiak hartzen ditu barnean, eta ardura hauek onartuko dituzte:
Kalitate-sistemaren eskakizunak betetzea.
Kalitatearen eta kudeaketaren hobekuntzan parte hartzea.
Helburuak lortzen laguntzea.
Zuzendaritzak, bere aldetik, jarduera garatzeko ezinbestekoa den hezkuntza-maila lortzeko behar diren baliabideak erraztuko ditu.
Hornitzaileentzako Kalitate-Politika
"EFQM Europako Kudeaketa-eredua eta UNE-EN-ISO 9001 arauan oinarritutako kalitate-sistema ditugu erreferentzia"
Lan-arriskuen
prebentzioa eta ingurumena
Lan-arriskuen prebentzioa
Prozedura honen xedea da enpresa-jardueren koordinazioari buruzko betebeharrak betetzea, hau da, bertako nahiz kanpoko langileak modu eraginkorrean babestea (2004ko urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuaren 3. artikulua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak arautzen dituena).
Artikulu horrek honako hauek ezartzen ditu enpresa-koordinazioaren helburutzat:
Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, lantokian parte hartzen duten enpresek prebentzio-ekintzen printzipioak modu koherente eta erantzulean aplikatzen dituztela.
Lantokian parte hartzen duten enpresek lan-metodo egokiak aplikatzen dituztela.
Lantokian garatzen diren jardueren arteko eragin-trukea kontrolatzen dela, arrisku larri edo oso larriak eragin ditzaketenak bereziki, edo langileen segurtasunari eta osasunari dagokionez, lantoki berean garatzen diren jarduerak bateraezinak direnean.
Arriskuak prebenitzeko neurriak egokiak izan daitezela ikastetxean jarduten duten enpresetako langileek izan ditzaketen egiazko arriskuetarako.
Ingurumena
Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa da Agenda 2030. Eskola komunitatearen parte-hartzea du oinarri, eta Bergarako nahiz Debagoieneko jasangarritasunaren garapenean murgiltzea da xede.
Garapen Iraunkorrerako hezkuntza (GIHEZ) sustatzen ari da UNESKO 1992tik. Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzari buruzko Munduko Ekintza Programa honetan murgiltzen gara aurrera begirako estrategian.
Agenda 2030 sakontzen, partaidetza funtsezkoa da. Izan ere, hezkuntza-komunitatearen eta, bereziki, ikasleen partaidetza eta protagonismoa dira ardatz nagusiak: Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen da, askotariko esparruak eraikitzen dira eta mundu globalaren ikuspegiak errespetatuko duen agertoki batera eramaten dira. Beti ere Garapen iraunkorreko helburu hauen ardatza jarraituz.
Eragina du hezkuntza-eta hizkuntza-aniztasunean eta curriculumaren berrikuntzan.
"Hezkuntza-komunitatearen eta, bereziki, ikasleen partaidetza eta protagonismoa dira ardatz nagusiak"
Hizkuntza-politika
Hizkuntza proiektua
Miguel Altuna LHIIren eskaintza eleanitza da, non euskarak lehentasuna baitu. Ikaslearen profilaren arabera, gaztelaniazko eredua ere eskaintzen da, eta urtero ematen zaie ikasleei ingelesez 2 edo 3 modulu garatzeko aukera.
Irakasleak gai gara euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko. Helburua da gero eta irakasle gehiago gaitzea 3. hizkuntza batean lan egiteko (ingelesez, oro har).
Horrek guztiak plan estrategikoan du bere isla, eta euskarari dagozkionak Ulibarri programan xehatzen dira, atalez atal.
Euskararen normalkuntza plana
Azken urteotan, ahalegin eta aurrerapen handia egin dute EAEko ikastetxeek euskararen didaktikan, irakasleen hizkuntza-prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutzan eta erabileran.
Egindako urratsak sendotzeko eta ikastetxe-mailako hizkuntza-normalizazioa ahalbidetzeko plan osatu bat abian jartzeko beharra ikusi da.
Plan horrek, gauzatu diren proiektu partzialak biltzeaz gainera, eragile izan nahi du hizkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaide helduen (irakasle, guraso, monitore…) arteko harreman-bizitzan.
Plan horrek ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzea izan behar du abiapuntu. Horretan oinarrituz finkatuko dira hurrengo urteetarako norabide eta helburuak, betiere kideen arteko adostasunez eta behar diren neurri zein baliabideak eskainiz. Ahalegin horretan ari dira Ulibarri programan bildutako ikastetxe guztiak beren Hizkuntza Normalizazioko proiektuen bidez.
Informazio gehiago: Miguel Altunako Euskararen Plan Estrategikoa
Berdintasuna
Gaur egungo inguru industrialean emakumeen eta gizonen parekidetasunerantz aurrera pausoak eman diren arren, errotuta dagoen gizarte honetan desberdintasunak apurtzea du xede Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuak. Hutsune hori txikiagotzekotan, eraldaketaren barne dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero Ikuspegirako I. Plana onartu eta martxan jarri berri dugu. Bestalde, Miguel Altuna LHII erreferente izan nahi du inguruko beste Lanbide Heziketako ikastetxeak bide berdina jarrai dezaten.
Arlo industrialek ikastetxean duten indarra ikusirik eta historikoki emakumeen presentzia xumea izan delarik, ikastetxeak parekidetasun plan bat osatzeko beharra ikusi zuen. Lehenik eta behin, ikastetxeko Plan Estrategikoan txertatu zen ezinbesteko ekintza batean bilakaturik. Ondoren, berdintasun batzorde bat osatu eta ikastetxearen parte diren alderdi desberdinen ikuspuntua zein zen jakitea izan zen hurrengo pausoa, diagnostiko bat edukitzen aldera. Behin diagnostikoa esku artean, plana estrukturatzera ekin zitzaion. Prozesu oso honetan, Ncuentra bidelagun izan dugu, egindako pauso bakoitzean lagundu eta aholkatzeko. Planifikazioa lan nekeza izan arren, atsegingarri bilakatu da, eta gaur egun martxan dagoena Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan. Inguruko Lanbide Heziketako ikastetxeek eredutzat hartzen duten esperoan.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero Ikuspegirako I. Plana hurrengo 3 ikasturtetarako diseinatua dago, eta ondorengo dekretuak ditu oinarri eta erreferente gisa: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legea, eta baita 901/2020 Errege Dekretua. Azkenik, esan beharra dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Euskadiko LHko ikastetxeei buruz emandako jarraibideei erantzuten dietela, eta baita, Euskadiko Lanbide Heziketarako V. Planari ere.
Plan honek bere barnean 6 ardatz ditu eta horrek 24 helburu finkatzea dakar; helburu bakoitzari ekintza bat gutxienez esleituz. Ekintzak neurtzeko adierazleak lotzea da azken pausoa, planaren funtzionamendu eta efizientzia neurgarriak izan daitezen.