Enpresak

miguel_altuna_enpresak_header

Lan-poltsa

Miguel Altunak lan-poltsa zerbitzua  www.lanpoltsa.eus  web-orriaren bidez kudeatzen du, eta, hala, kalitateko zerbitzua eskain diezaieke ikasleei, ikasle ohiei eta enpresei.

Funtzionamendua

Lan bila dabilen pertsona bakoitzari alta ematen zaio sisteman, eta, bestalde, enpresek ere sistema horretarako sarbidea dute, behar duten profilarekin bat datozen pertsonen curriculumak kontsultatzeko aukera izan dezaten. Funtzionamendu horrek datuak eguneratuak izateko aukera ematen du, eta, era berean, langile bat edo lana aurkitzeko prozesua errazten du.

Zerbitzu horren helburua da Miguel Altunako ikasleei eta ikasle ohiei lan-mundurako sarrera erraztea eta gaur egun duten lan-egoera hobetzen laguntzea. Miguel Altunako ikasle eta ikasle ohiek lehentasuna izango dute beste interesatuen aurrean.

Izen-ematea

Jarri harremanetan lan-poltsaren arduradunekin, edo sartu www.lanpoltsa.eus orrian, eta erregistratu. Behin pasahitzak jaso dituzunean, zure arduradunak adieraziko dizu zer urrats egin behar dituzun.

Curriculuma aplikazioan sartu ondoren, interesdunaren ardura izango da bere lan-arloko aldaketen berri ematea, lan-poltsa ahalik eta eguneratuena egon dadin.

Datu pertsonalen babesa

Zure datuak Miguel Altuna LHIIko lan-poltsarako erabiliko dira, helburu akademikoetarako eta izan daitezkeen lan-eskaintzei erantzuteko. Beti izango duzu aukera zure datuak zuzentzeko edo ezeztatzeko, LHLrekin harremanetan jarriz.

Harremanetarako

Helbidea: Agirrebidea 2, 20570 Bergara.
Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Telefonoa: 943 899 272 / 605 723 237
Helbide elektronikoa: lanpoltsa@maltuna.eus

Lanerako formazioa

Lanerako prestakuntza enpresa, langile eta langabetuentzat eskaintzen dugun programa da, guztien lehiakortasun-maila eta egokitze-gaitasuna hobetzeko prestatutakoa, parte-hartzailearen ezagutzak zabaltzea edo eguneratzea edota lan-merkatuan sartzea errazteko.
Zerrendako ikastaroak aurreikusitako datan jarriko dira abian, matrikulazioa behar adinakoa izan den kasuetan. Printzipioz, ikastaroak astelehenetik ostegunera izango dira, arratsaldeko ordutegian.

Profesionaltasun-ziurtagiriak


Lanbide-prestakuntza lan-administrazioaren esparruan ofizialki egiaztatzeko tresna da profesionaltasun-ziurtagiria. Informazio guztia helbide honetan dago: www.lanbide.net

"Ikastaroak % 100 diruz lagunduta daude, eta Euskal Herriko Lanbide Prestakuntzako Sistemari daude lotuta"

Langile eta langabetuentzako ikastaroak % 100 diruz lagunduta daude, eta Euskal Herriko Lanbide Prestakuntzako Sistemari lotuta.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan:

943 89 92 72, 943 89 92 73,
688 81 50 70 zenbakitara deituta

ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzita

Ikastaroen inguruko orientazioa behar baduzu, presentzialki argituko dizkizugu zure dudak. Aurrez, hartu zure hitzordua hemen

miguel_altuna_informazioa

Eskaerapeko prestakuntza

Miguel Altunak prestakuntza aurreratua edota neurrira eginikoa eskaintzen die enpresei teknologia-alorrean, baita etengabeko prestakuntzako ohiko katalogoetan eskaintzen ez diren edukiak ere.

Horrez gainera, enpresaren behar, helburu eta estrategietara egokituz, beharraren arabera moldatzen ditu prestakuntzaren edukiak, ordutegia eta hizkuntza. Eskolak Miguel Altunako instalazioetan edo/eta enpresan bertan izan daitezke.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Ikasleen praktikak

Lanerako Prestakuntza ezaugarri bereziak dituen Heziketa Zikloko lanbide-modulu bat da, eta, ezaugarri horiek direla eta, ezinbestekoa da ikastetxetik irtetea eta modulua lantoki batean garatzea.

Ikastetxean garatutako prestakuntza-prozesuetan ikasleek eskuratu dituzten ezagutza, trebetasun eta jarrerak «eguneroko jardueran» erabiltzeko aukera izatea lortuko da, bai eta zenbait kasutan bestelako gaitasunak eskuratzea ere (eskola-testuinguruan garatu ezin direnak).

Miguel Altunan, Debagoieneko eta inguruko 240 enpresa eta erakunderekin baino gehiagorekin ditugu hitzarmenak: batetik, ikasleak bere lan-praktikaldiko egonaldia etxetik ahalik eta hurbilen egiteko aukera izan dezan ahalegina egiten dugulako, eta, bestetik, enpresei beren beharretara hobekien egokituko zaizkien ikasle gaituak eskaintzeko.

Orokorrean, LPko egonaldiak ezaugarri hauek izaten ditu:

Iraupena: erdi-mailako zikloetan 380 ordu, eta, goi-mailako zikloetan, 360 ordu (martxotik ekainera bitartean).

Bete beharreko ordutegia: 35 ordu/aste.

Egutegia: enpresak betetzen duena izango da.

Moduluaren ebaluazioa: enpresako instruktorea eta ikaslearen tutorea bilduko dira, GAI edo EZ-GAI den ebaluatzeko. Lanarekiko jarrera izango da nagusi ebaluazio horretan.

Azken finean, ikaslea lan-mundura hurbiltzeko zubia da LPko egonaldia, hots, lan-munduan sartzeko beste aukera bat.

Harremanetarako

Helbidea: Agirrebidea 2, 20.570 Bergara.
Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Telefonoa: 943 899 270
Helbide elektronikoa: lazkano@maltuna.eus

LH DUALa sarrera

Ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatuz egiten diren modalitatea da, Miguel Altunako irakasleez gain enpresako tutoreen parte-hartze zuzenarekin, eta haiek zuzenean parte hartzen dute lortutako gaitasunen ebaluazioan ere.

"Enpresek eskatzen dituzten lanpostu kualifikatuei erantzuteko modurik egokiena"

miguel_altuna_ikasle_ikasle_ohiak_3
miguel_altuna_logoak_tkgunea

LHko ikastetxeek osatzen dugun sareak zure esku jartzen du bere azpiegitura guztia eta metatu dugun jakintza.

TKgunen, EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko zein itunpekoek hartzen dute parte Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

TKgune bost alor estrategikotan egituratu da: Automatizazioa, Automozioa, Energia, Fabrikazioa eta Sormen-industriak.

Zertarako?

Tkgunek, bere zerbitzu-bokazioa dela eta, ETE industrialen errealitateari egokitutako babes teknikoa, tresnak, saiakuntza-bankuak, metodologiak, prestakuntza eta laguntza eskaintzen ditu, enpresa horien beharrak eta arazoak zuzenean ezagututa haien lehiakortasuna handitzeko.

TKguneren eskaintza EAEko ETE guztiei zuzendua dago

ZER ESKAINTZEN DIZU TKgune sareak?

TKgune sareak hainbat aukera eta zerbitzu eskaintzen ditu. Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik beheko botoian!

Zer eskaintzen dizu Miguel Altunako TKgunek?

2008. urteaz geroztik, zenbait zerbitzu eskaintzen dizkiegu bertako nahiz atzerriko enpresei. Hauek dira Miguel Altunan egiten ari garen lanak:

Forja-prozesu eta -diseinuen optimizazioa.

Piezen egiaztapena.

Prototipoen mekanizazioa.

Alderantzizko ingeniaritza.

3Dko inprimazioa.

Enpresen antolakuntza LEAN filosofiaz.

Diagnostiko teknologikoak.

Harremanetarako

Tkguneren bulego teknikoa: earanburu@maltuna.eus
Koordinatzailea: akristobal@maltuna.eus
Enpresekiko harremanen arduraduna: lazkano@maltuna.eus

Debagoienean STEAM jardunbide egokiak bultzatuz

Europar Batasunean hutsune handi bat dago pertsonen gaitasunen eta enpleguaren artean, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) alorrean bereziki, non 2025erako bete gabeko 7 milioi lanpostu izatea aurreikusten baita.

Alor horretarako eskulan gaitua prestatzeko eta industriaren beharrei erantzuteko, ezinbestekoa da emakumeen parte-hartzea sustatzea eta egungo sarbide-eragozpenak gainditzea. Horretarako, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikaren (STEAM) alorretan emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta Debagoieneko enpresetan egungo sarbide-eragozpenak gainditzeko, izaera kolaboratiboa duen eta Debagoieneko ETE-en lehiakortasuna hobetu eta enpresen etorkizuneko estrategian lagunduko duen proiektu bat jarri du martxan Miguel Altunak.

STEM alorreko enpresa txiki eta ertainetako lanpostuetan berdintasuna eta aniztasuna lortzeko orduan emakumezkoak baztertzeko izaten diren faktoreak identifikatzeko tresna bat da SAT (Self Assesment Toolkit) tresna. Zure enpresa aztertu nahi baduzu, bete galdetegi hau:

miguel_altuna_enpresak_berdintasuna

Berdintasun autodiagnosia

Gaurko gizartean, eta are gehiago etorkizunean, enpresek eta antolakundeek garapen jasangarri bat izango badute, gai izan behar dute oreka egoki bat aurkitzeko pertsonen, antolakundearen eta teknologiaren artean, non funtsezko oinarri bihurtzen diren pertsonen gaitasunen hobekuntza, haien egokitzapena eta jabetze etengabea, eta beren burua eraldatzeko eta enpresetan talentua garatzeko trebetasuna, besteak beste.

Horrela, benetako bat-etortze bat lor daiteke ekonomia politiken eta gizarte politiken helburuen artean, elkarrekin lotuz elkarrizketa, esperimentazioa, konfiantza, baliabideen eskuragarritasuna eta nola ez, aukera berdintasuna.

Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzari esker, enpresei zuzenduriko BERDINTASUN AUTODIAGNOSI ERREMINTA garatu dugu Miguel Altuna Lanbide Heziketan: Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko eta STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Humanitateak biltzen dituen ingelerazko akronimoa) emakumeen partaidetza handitzeko erreminta.

Zer da Berdintasun Autodiagnosia?

STEAM alorrak indartuz genero berdintasunaren kontzientzia bultzatzeko eta erakunde bakoitzaren egungo egoera aztertzeko galdetegi interaktiboa.

*Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu iezaguzu 943 899 273 edo 943 899 272 zenbakira deituta edo berdintasunalantzen@maltuna.eus helbidera idatzita.