Miguel Altuna
Miguel Altuna, lanbide heziketa. Zure zubia!
Miguel Altuna LHII Bergarako Lanbide Heziketako zentro integral publikoa da. Profesional gaituak sortzeko prestakuntza eskaintzen dugu, ikasleen garapen pertsonalean oinarrituta talentua sorrarazi eta garatuko duen prestakuntza bizia, hain zuzen ere. Ezagutza aurreratu eta eguneratuak barneratzeko metodologia parte-hartzaileak etengabe egokituz dihardugu. Eskualde-mailako agente soziala izaki, gizartearekin eta inguruko enpresekin hartutako konpromisoak betetzea dugu helburu, horretarako gure esku ditugun baliabide guztiak erabiliz.
"Profesional gaituak sortzeko prestakuntza eskaintzen dugu, ikasleen garapen pertsonalean oinarrituta."
Gaitasunak Landuz, Etorkizuna Eraikiz
Miguel Altuna LHII-n, zure ibilbide profesionalerako zubi sendoak eraikitzen ditugu. Erdi-mailako heziketatik goi-mailara jauzi egin nahi baduzu, lan-munduan arrakasta lortu edo espezializazioa bilatu, gurekin aurkituko duzu bidea.
Gure eskaintza zabalak aukera ugari eskaintzen dizkizu, zure interes eta gaitasunetara egokitzen direnak. Gaitasun tekniko eta espezifikoak garatzeaz gain, zeharkako eta gizarteko gaitasunak lantzen ditugu, enpresetan arrakasta izateko funtsezkoak direnak.