Gazteak STEAM arloetara hurbiltzeko 2026ko Kanpus Teknologikoan parte hartu dugu

Aurreko astean, Miguel Altuna LHIIk Laboratorium Museoarekin elkarlanean antolatutako Kanpus Teknologikoan parte hartu zuen, gazteen artean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) arloekiko interesa eta bokazioak sustatzeko helburuarekin.

Astebetez, parte-hartzaileek teknologia modu praktiko eta sortzailean ezagutzeko aukera izan zuten. 3D diseinua eta 3D inprimaketa landu zituzten, mekanismo sinpleak eraiki eta zirkuitu elektrikoekin esperimentatu zuten, erronka teknologikoei taldean irtenbideak bilatzen ikasiz.

Horrelako ekimenen bidez, Miguel Altunak gazteei STEAM diziplinak gerturatu nahi dizkie, esperimentazioa, sormena eta lankidetza ardatz hartuta, etorkizuneko prestakuntza eta lanbide aukerak ezagutzeko lehen urrats gisa.