SDEko ordezkaritza Miguel Altunan

Atzo,irailak 23, Danimarkako Syddansk Erhvervsskole (SDE) ikastetxeko ordezkaritza izan genuen Miguel Altunan, gure ikastetxea eta Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua ezagutzeko.

SDE Danimarkako Lanbide Heziketako zentrorik handienetako bat da, 770 langile baino gehiago eta 4.400 ikasle inguru ditu, eta lanbide-heziketatik batxilergo teknikoetara eta zibersegurtasuna bezalako arlo teknologikoetara zabaltzen du bere eskaintza.

Esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko aukera izan genuen. Eskerrik asko bisitagatik!