EKINOLA jardunaldia ospatu dugu Miguel Altunan

Joan den ostegunean, EKINOLA jardunaldia ospatu genuen Miguel Altunan, ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko helburuarekin.

LHko hainbat familia profesionaletako 80 ikaslek hartu zuten parte jardunaldian. Goizean zehar, ekintzailetasunarekin lotutako esperientziak eta jarduerak partekatu zituzten, eta sormena, lankidetza eta gaitasun berriak garatzeko aukera izan zuten.

Ekimen hau Bergarako Udalak finantzatu du, eta Miguel Altuna LHIIren eta Mariaren Lagundia ikastetxearen laguntza izan du.

Jardunaldiaren baitan, INDUSTRIAS UGATU, S.L. ere omendu genuen, bere ibilbideagatik. 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa da, eta urte hauetan guztietan berrasmatzen jakin du, berrikuntzaren alde eginez eta etorkizunera begira pausoak emanez.

UGATUren ibilbideak erakusten duenez, ekintzailetza aldaketetara egokitzea ez ezik, aurrea hartzea eta bide berriak bilatzea ere bada.

Zorionak UGATUri jasotako aitortzagatik eta egindako ibilbideagatik!