Miguel Altunak ICFGren 59. Plenary Meetingean parte hartu du
Miguel Altunak ICFGren (International Cold Forging Group) 59. Plenary Meetingean parte hartu du, irailaren 20tik 24ra Darmstadten (Alemania) ospatutako nazioarteko topaketan. ICFGko bazkide gisa, Miguel Altuna konformazio hotzaren inguruko nazioarteko topaketa honetan izan da.
Gainera, Miguel Altunako bi irakaslek parte hartu dute topaketan. Horien artean, Unai Ziarsolok, Miguel Altunako irakasleak, “Innovative Training Programmes in Cold Forging” saioan parte hartu du hizlari gisa. Saioa Prof. Peter Grochek eta Prof. Andrea Ghiottik moderatu dute, eta Alemania, Japonia, India eta Espainiako ordezkariek ere parte hartu dute.
Beste aukera bat izan da ezagutza partekatzeko, nazioarteko harremanak sendotzeko eta sektoreko profesional eta adituekin lankidetza berriak sustatzeko.