Fabrikazio Mekanikoko ikasleak Gehiber eta Lazpiurren
Urriaren 1ean, Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleek Bergarako Gehiber eta Lazpiur enpresak bisitatu zituzten.
Bisita hauetan, ikasleek bi enpresen jarduera eta ekoizpen-prozesuak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta, horrela, fabrikazio mekanikoaren arloko lan-errealitatera hurbiltzeko eta ikasitakoak praktikan ikusteko aukera izan zuten.
Esperientzia hauek oso baliagarriak dira ikasleen prestakuntza osatzeko eta ikastetxearen eta enpresaren arteko harremana sendotzeko.
Eskerrik asko Gehiberri eta Lazpiurri harrera eta bisitak antolatzeagatik!