Nazioarteko lankidetza-ekimen berria lantzen

Miguel Altunako bi irakasle Amsterdamen izan dira, etorkizunean garatu nahi den KA2 nazioarteko lankidetza-ekimena lantzeko.

Topaketan, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Suedia eta Estatu Batuetako hainbat erakundetako ordezkariekin bildu dira, proiektuaren oinarriak eta etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko.

Esperientzia honek nazioarteko sareak indartzeko eta hezkuntza-arloan proiektu berriak elkarrekin garatzeko aukera ematen du. Miguel Altunak Europako eta nazioarteko lankidetzaren aldeko apustuan urrats berriak ematen jarraitzen du.