Miguel Altuna, “The Shape of Future Learning” jardunaldian

Aste honetan, Alicanteko IES Cotes Baixesek antolatutako “The Shape of Future Learning” jardunaldian parte hartu dugu. Hezkuntza-espazioen etorkizunaz eta arkitekturak eta diseinuak irakaskuntza- eta ikaskuntza-modu berrietara egokitzeko duten garrantziaz hausnartzeko aukera izan dugu.

Jardunaldiaz gain, ACTIU enpresa ezagutzeko eta bertako instalazioak bisitatzeko aukera ere izan dugu.

Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Sareko kide garen aldetik, esperientzia oso aberasgarria izan da, beste zentro eta profesional batzuekin ideiak eta esperientziak partekatzeko.

Eskerrik asko IES Cotes Baixeseko taldeari egindako harreragatik eta jardunaldiaren antolakuntza bikainagatik!