2. mailako Administrazio eta Kudeaketako ikasleen bisita Gipuzkoako Ganberara
Urriaren 6an, Administrazio eta Kudeaketako 2. mailako ikasleek, bi irakaslek lagunduta, bisita egin zuten Donostian dagoen Gipuzkoako Ganberara, erakunde hau eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.
Topaketan zehar, arreta berezia jarri zen gazteei zuzendutako ekimenetan; bereziki, laneratzeari eta ekintzailetzari lotutako programetan, eskaintzen dituzten laguntzetan eta prestakuntza-aukeretan.
Bisita oso interesgarria eta probetxuzkoa izan zen ikasleentzat, enpresa- eta lan-mundutik hurbilago dagoen ikuspegi praktiko eta aberasgarria eskaini bait zien beren etorkizuneko ibilbide profesionalari begira.