Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleak WeAreCobots Logistics jardunaldian izan dira
Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek WeAreCobots Logistics jardunaldian parte hartu dute. Bertan, robot kolaboratiboen eta robot autonomoen arloan ematen ari diren aurrerapenak eta haien aplikagarritasunak ezagutzeko aukera izan dute.
Gainera, benetako kasuak bertatik bertara ikusi dituzte, teknologia horiek industria eta logistikaren esparruan nola erabiltzen diren gertutik ezagutzeko.