HIZKELAN jardunaldietan parte hartu dugu
Miguel Altunako enpresa-harremanen arduradunak, Gorka Lazkanok, eta Automatizazioa eta Robotika Industrialeko ikasle ohiak, Sofia Navarrok, Lanekiren HIZKELAN jardunaldietan parte hartu zuten atzo.
Euskara eta lan-mundua uztartzeko jardunbide egokien artean, Miguel Altunak ikasleei eskaintzen dizkien euskarako errefortzu-klaseak aurkeztu zituzten, ikasleen hizkuntza-gaitasuna indartzeko eta lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko ekimena.
Horrez gain, Sofia Navarrok bere esperientzia pertsonala partekatu zuen, prestakuntzan eta ibilbide profesionalean euskarak izan duen garrantzia azalduz.
Parte-hartze honen bidez, Miguel Altunak berresten du euskararen sustapenarekin eta lan-munduan duen erabilera indartzearekin duen konpromisoa.