Mekatronika Industriala zikloko ikasleak New Culturers Gunean izan dira

Miguel Altunako Mekatronika Industriala zikloko ikasleek New Culturers Gunean parte hartu dute, ADEGIk antolatutako ekimenean. Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin garatutako jardunaldiak aukera eman die ikasleei enpresa-munduarekin harremanetan jartzeko eta sektore profesional desberdinak gertutik ezagutzeko.

Guztira, hainbat arlotako 19 enpresa izan dira ekimenean, besteak beste, automatizazio industriala, mekanizazioa, material elektrikoa, automobilgintza, trenbide-sektorea, bioteknologia eta teknologia digitala: Ascensores Muguerza, ABB Niessen, Cadinox, EIPC,HRE Automation, Ieteam, Iraundin, Lan-Bi, Marie Brizard, Michelin, Royme, Salto Systems, uvesco, Bellota Herramientas, Vivebiotech, Aquarium, CAF Power, Bidelan  enpresek hartu dute parte.

Horrelako esperientziek prestakuntza teknikoa eta enpresen errealitatea uztartzen laguntzen dute, ikasleen garapen profesionala eta laneratzea sustatuz.