Administrazio Kudeaketako ikasleak  Bergarako Udaletxean izan dira

Azaroaren 4an, Miguel Altunako Administrazio Kudeaketako ikasleek Bergarako Udaletxea bisitatu zuten.

Bisitan, Nagore Narbaizak udaleko hainbat arlo eta zerbitzu ezagutzeko aukera eman zien ikasleei. Horrez gain, erakunde publikoetan lan egiteko behar diren baldintzak eta jarraitu beharreko hautaketa-prozesuak azaldu zizkien. Bisitaldian, Bergarako alkatearekin egoteko aukera ere izan zuten.

Eskerrik asko Bergarako Udalari harrera egiteagatik eta zuen ezagutza eta esperientzia gurekin partekatzeagatik!