Industrias GOL-en pieza baten fabrikazio-prozesua ezagutzen
Miguel Altuna LHIIko Hotzeko Estanpazioko Espezializazio Programako ikasleak Industrias GOL enpresa bisitatzen izan gara.
Bisitan, pieza baten kudeaketa- eta fabrikazio-prozesua ezagutzeko aukera izan dugu, hasierako eskaeratik lehen pieza lortu arteko urrats guztiak azalduta. Prozesu osoaren nondik norakoak ezagutzea oso baliagarria izan da gure ikaskuntza osatzeko eta enpresaren eguneroko lana gertutik ezagutzeko.
Bisita oso interesgarria eta aberasgarria izan da. Eskerrik asko Industrias GOL-eko lantaldeari hain ondo hartzeagatik eta ezagutza gurekin partekatzeagatik!