Metalen garbiketa teknikoa: ezagutza eta esperientzia partekatuz

Azaroaren 19an, Miguel Altuna LHIIk FEXek, AFM Cluster-en baitan, antolatutako jardunaldi teknikoa hartu zuen, osagai metalikoen garbiketa teknikoari buruz.

Industria arloko hainbat enpresatako adituk beren ezagutzak eta esperientziak partekatu zituzten, garbiketa-prozesuak, kutsaduraren kontrola, kalitatea eta industria-aplikazioak aztertuz.

Jardunaldia ezagutza partekatzeko, esperientziak trukatzeko eta industria-sektoreko profesionalen arteko elkarlana sustatzeko topagune izan zen.

Miguel Altunatik eskerrak eman nahi dizkiogu FEXi gure ikastetxea aukeratzeagatik, baita hizlari eta parte-hartzaile guztiei ere, egindako ekarpenengatik.