ALDAKIN enpresara bisita: Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak robotika eta sistema elektrikoak gertutik ezagutzen

Martxoaren 12an, 1ARID eta 1ARIA taldeetako ikasleek ALDAKIN enpresa bisitatu dute, Robotika eta Sistema Elektriko Neumatikoak, Sistema Sekuentzial Programagarriak eta Robotika moduluarekin lotutako esperientzia aberasgarria izateko

Bisitan, enpresak robotikaren inguruan dituen instalazioak ezagutu dituzte, baita kuadro elektrikoak nola muntatzen dituzten eta instalazio robotika desberdinak ere. Robot hauekin berrikuntza batzuk egiteko proiektuetan nola ari diren ezagutzeko aukera izan dute.

Esperientzia honek ikasleen prestakuntza osatzen lagundu du, benetako ingurune industrial batean ikasitakoa aplikatzeko aukera eskainiz. Eskerrik asko egindako harreragatik.