Amsterdango Nova College zentruko ordezkaritzaren bisita jaso dugu

Amsterdamgo Nova College Lanbide Heziketa ikastetxeko ordezkaritza bat izan genuen bisitan Miguel Altunan, atzo, urtarrialren 29an.

Bisitaren helburu nagusia, batez ere, Miguel Altunako instalazio eta ikasketen profila gertutik ezagutzea izan da, etorkizunean ikasleen egonaldiak trukatzeko aukera bideratzeko, gauzak modu egokian planifikatuz.

Era berean, bi ikastetxeak proiektu tekniko europear zehatzetan jardundakoak garenez, interesgarria izan da etorkizunerako langune amankomunei begira, ikastetxe bakoitzaren interesgune eta asmoen berri gertutik jakitea.