Asel Luzarraga idazlea Miguel Altunan
Atzo,apirilak 3, idazlea eta itzultzailea den Asel Luzarraga izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Ikasleekin batera bere ibilbideaz hitz egin zuen, eta bereziki Azken Portuko Postdatak eta Bioklik liburuez aritu zen, baita lan horien sormen prozesuaz ere.
Saioak literaturaren eta gizartearen arteko loturak azaleratu zituen, eta ikasle zein irakasleek aukera izan zuten galderak egiteko eta hausnarketarako tartea hartzeko. Zalantzarik gabe, saio aberasgarri eta inspiratzailea izan zen.Eskerrik asko Asel, plazer bat izan da.