Atzo ateak zabalik jardunaldia izan genuen Miguel Altunan
Atzo, maiatzak 8, ateak zabalik jardunaldia ospatu genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bertaratu zirenek aukera izan zuten gure Lanbide Heziketako eredua, ikasleak lan mundurako prestatzeko erabiltzen ditugun ekipamenduak bertatik bertara ikusteko eta nola ez, Miguel Altunan eskaintzen ditugun graduak, hau da erdi eta goi-mailako zikloak eta baita ditugun espezializazio berritzaileak ezagutzeko ere.
Gogorarazten dizuegu aurrematrikulazio epea maiatzaren 23ra arte egongo dela zabalik.
Informazio gehiago HEMEN.