Badator Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka! Apirilaren 1ean eta 2an, Arrasateko Kulturaten

Kulturateko klaustroa Lanbide Heziketako eskaintzaz beteko da.

Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dugu; baita Bastida Akademiak, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.

ORDUTEGIA:

  • APIRILAK 1, ASTEARTEA: 8:30-14:30 eta 16:00-18:30
  • APIRILAK 2, ASTEAZKENA: 8:30 – 14:30

Ordutegi horretan publiko guztiari zabalik egongo da Azoka.

Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorrentzat zabalik dago ekitaldia. Hasierako Lanbide Heziketa, erdi- eta goi-mailako heziketa zikloak eta dauden espezializazioei buruzko informazioa jaso ahal izango da.

Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.

AURTENGO BERRIKUNTZAK

Lanbide Heziketan hainbat aldaketa ematen ari dira: Eskaintza zabalduz doa, oinarrizko mailetatik hasi eta  espezializazio mailararte. Dual sistema berriaren ondorioz, ikasleak lehen mailatik egiten dituzten praktikak enpresetan. Lanbide Heziketa ikasten hasteko bideak ere zabalduz doaz, geroz eta pertsona gehiagori aukerak emanez. Horregatik guztiagatik Azokaz gain, Lanbide Heziketa berriari buruzko bi hitzaldi antolatu dira, egun bakoitzean bana.

Apirilaren 1ean, arratsaldeko 18:30etan, batez ere, seme-alabentzat Lanbide Heziketaren bideak eskaintzen dizkien aukerak ezagutu nahi dituzten gurasoei eta LH ikasteko asmotan dauden pertsonei zuzendutako hitzaldi bat egongo da: “Lanbide Heziketa Berria. Nik ere horixe  aukeratu dut” izenburua duena.

Eta apirilaren 2an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan, Lanbide Heziketaren sistemak lan-esperientzia ziurtatzeko eskaintzen dituen baliabide eta pausoak azalduko dira, Ikaslan Gipuzkoaren eskutik.

GOIAZ! AZOKA 2025