“Bibrazioen analisia” jardunaldi teknikoan parte hartu dugu
Ekainaren 25ean, IDEKO Centro Tecnológicorekin lankidetzan jardunaldi bat egin genuen, LHko irakasleei zuzendua, etorkizuneko profesionalak makinen diagnostikorako datuak eskuratzeko tresnen erabileran prestatzeko.
ikDAS ekipoa bibrazioak analizatzeko tresna gisa erakusten zen, muntatzaile mekatroniko orok bere kitean eraman dezakeen ekipamendu eramangarri gisa, retrofyt eta konponketei, martxan jartzeei edo bibrazioen inguruko troubleshooting-ari aurre egiten dionean.
Jardunaldia IMH Campus eta Miguel Altuna LHII ikastetxeek koordinatu zuten, eta bertaratutakoen feedbacka oso positiboa izan zen etorkizunean ere elkarkidetzan aritzeko.
Milesker kolaboratzaileoi eta bertaratutako denori. Plazer bat beste behin