Ikasleek sektoreko enpresak bisitatzeko aukera izan dute

Duela egun batzuk, Biltegi Kudeaketa ikastaroko ikasle talde batek aukera izan zuen LACOR-IBILI enpresaren Alegria-Dulantziko biltegia bertatik bertara ezagutzeko. Bisita hau Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza-programaren barruan kokatzen da eta ikasleentzako esperientzia aberasgarria izan da. Bisitan zehar, ikasleek biltegiko eguneroko funtzionamendua eta automatizazio-prozesuak gertutik ezagutu zituzten. LACOR-IBILI enpresak biltegiaren kudeaketa hobetzeko erabiltzen dituen logistika-sistemak, teknologia aurreratuak eta antolaketa estrategiak azaldu zizkieten, sektoreko egungo erronka eta joeren berri emanez.

Horretaz gain, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1.mailako ikasleak, FAGOR EDERLANen Bergarako lantegia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Bisita honen bidez, kotxegintzako piezen fabrikazio-prozesua, fundizioa eta mekanizazioa ezagutzeko aukera izan dute, baita enpresaren antolakuntza ere. Esperientzia aberasgarria izan da, ikasleek industria-mundua gertutik ezagutzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko balio izan diena.

Eguneroko jardunean teknologia gero eta garrantzitsuagoa denez, horrelako bisitek ikasleen prestakuntza osatzen eta lan-mundura hurbiltzen laguntzen dute. Eskerrik asko LACOR-IBILI eta FAGOR EDERLAN enpresetan egindako harrera beroagatik eta esperientzia hauek ahalbidetzeagatik!