“Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu dugu: Lanbide Heziketa eta honek euskal talentu gaztearen etorkizunean duen funtsezko eginkizuna hizpide.

Atzo, apirilak 29, Noticias de Gipuzkoa-k antolatutako eta Eibarren ospatu zen “Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu zuen Miguel Altuna Lanbide Heziketako enpresa harremanen arduradun den Gorka Lazkanok. Gorka Lazkanoren hitzetan, “asmatu egin dugu pertsonen kudeaketan eta talentuaren industriak duen beharra transmititzen. Jendeak etorkizuna duten irteerak ikusten ditu LHn”

Ekitaldian bi mahai-inguru nagusi izan ziren eta Miguel Altunak “LH eta enpresak: Talentua eta Aukerak konektatuz” izenekoan parte hartu zuen, Danobat eta Mondragon Unibertsitatea – Goi Eskola Politeknikoarekin batera.

Mahai-inguru horretan Lanbide Heziketak gazteen enplegagarritasuna hobetzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu ziren, enpresekin elkarlanak duen garrantzia eta etorkizuneko talentua garatzeko FPren eginkizun estrategikoa. Gai nagusiak hauek izan ziren: LH Duala, praktika profesionalak, hezkuntza-enpresa aliantzak eta LHaren etorkizuneko ikuspegia merkatu globalizatuaren aurrean.

Horretaz gain, foroak, LHk aurre egin beharreko erronka berriak jarri ditu mahai gainean, hala nola osasun mentala prestakuntza-eskaintzan txertatzea, kultura-aniztasuna edo emakumea industria-heziketako zikloetan sartzea.

NOTICIAS DE GIPUZKOAko albistea.

Bideoa: Gorka Lazkano, Miguel Altunako enpresa harremanen arduraduna.