Ekinola ekintzailetza jardunaldiak ospatu ziren Miguel Altunan

Pasa den irailaren 25ean, Ekinola ekintzailetza jardunaldiak burutu ziren Miguel Altunan non ikasleek goizean goizetik gaur egungo erronkak landu eta euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuten.

Jardunaldian, Kontzientziazio Azokaren ideia aurkeztu zuen taldea izan zen irabazlea, 1.000 euroko saria jasoz. Era berean, Mujika burdindegia omendu zuten, 112 urteko ibilbideagatik eta azken urteetan egindako egokitze lanengatik; bertako Iñaki Mujikak hunkituta jaso zuen aitortza.

Ekinola jardunaldietan, Miguel Altunako ordezkariek, Udaleko, Tazebaez kooperatibako eta Mariaren Lagundiako kideek aurretik planteatutako erronkak landu dituzte ikasleek, eta parte-hartzaileek ideiak aurkezteko eta eztabaidatzeko aukera izan dute. Ainhoa Lete zinegotziak epaimahaikide moduan nabarmendu zuen ikasleek askotariko eta interesgarriak diren proposamenak aurkeztu zituztela.

Jardunaldiaren amaieran, Miguel Altunako zuzendari Joxu Aranak azpimarratu zuen bosgarren edizioa ere arrakastatsua izan dela eta Bergaran ekiteko sare bizia den Ekinaro programa aurkeztu zutela bertan.