Escola del Treball-eko ordezkarien bisita jaso dugu
Atzo, ekainak 18, Bartzelonako Escola del Treball-eko ordezkaritza Miguel Altuna Lanbide Heziketan izan zen bisitan. Bi zentroak Bikaintasun Ikastetxeen Sareko kide garenez, esperientziak partekatzeko aukera paregabea izan genuen.
Bisitaren helburua gure antolakuntza eredua, metodologia pedagogikoak eta baliabide teknologikoak gertutik ezagutzea izan zen. Giro profesional eta atseginean garatu zen elkarrizketa, etorkizuneko lankidetzarako aukerak ere aztertuz.
Eskerrik beroenak Escola del Treball-eko lankideei!