Etorkizuneko joerak gaurko jardunaldian: LHko Zaintza Nodoen emaitzak aurkeztu dira
Gaur, apirilak 4, Lanbide Heziketako Zaintza Nodoek kurtsoan zehar egindako zaintzaren emaitzak partekatu dituzte jardunaldi batean.
Jardunaldiari hasiera Inge Gorostiagak eman dio, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendariak. Ondoren, zortzi Nodo desberdinetako ordezkariek beren lanaren emaitzak aurkeztu dituzte: Robotika Autonomoa, Energia, Fabrikazio Aurreratua, Biozientziak, Fabrika Digitala eta Konektatua, Osasuna, Teknologia Kuantikoak eta Sormen Industriak.
Miguel Altuna LHIIren izenean, Gilen Santisok parte hartu du, eta Fabrikazio Aurreratuko Nodoan, robotikaren arloan egindako lanketaren hausnarketa eskaini du. Bere aurkezpenean, Fabrikazio Aurreratuan dauden berrikuntza eta joera nagusiak aztertu ditu, sektorearen etorkizunari begira.