Fagor Ederlaneko langileen birkualifikazioa martxan, enpresaren,Miguel Altunaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren lankidetzari esker

Fagor Ederlan Taldeko langile talde baten birkualifikazio-prozesua jarri da martxan, enpresaren, Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren arteko lankidetzari esker.

2025eko urriaren 6tik maiatzaren 26ra bitartean 360 orduko prestakuntza-programa garatuko dute Fagor Ederlaneko langileek. Parte-hartzaileek galdaketa prozesuak, sistema osagarriak, prozesuen gainbegiraketa eta kontrola, eta mekanizazioa landuko dituzte, ikuspegi teoriko-praktiko batetik.

Ekimen hau enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko elkarlan estuaren adibide da, eta helburua da etorkizuneko industriarako gaitasunak indartzea eta langileei berrikuntzarekin eta teknologia aurreratuekin lotutako trebetasun berriak eskaintzea.