Felisa Bejaranok ordezkatu du Miguel Altuna torneaketa txapelketan

Felisa Bejarano, Miguel Altunako Mekanizazioko 2.mailako ikasleak, Miguel Altunaren ordezkari gisa hartu zuen parte Santanderren ospatu zen torneaketa txapelketan. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da, eta hiru urteotan, eskolako ordezkariak neskak izan dira.

Partaidetzak gora egin duenez, aurten saioa egun bakarrean egin beharrean, bi egunetan banatu da. Gainera, proben zailtasuna ere handitu egin da: parte-hartzaileek 3 ordutan hiru pieza ezberdin egin behar izan dituzte, hariztatutako muntaia osatzeko.

Zorionak egindako lan bikainagatik!