Gaztetxoak teknologiaren munduan murgilduta, Kanpus Teknologikoan
Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Miguel Altuna LHII-n Kanpus Teknologikoa ospatu dugu, Laboratorium Museoarekin lankidetzan. Bertan, herriko LH5 eta DBH3 arteko gaztetxoek aukera izan dute STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) alorrari lotutako jarduera dibertigarri eta hezigarriak esperimentatzeko.
Tailer praktikoen, erronka teknologikoen eta taldeko dinamiken bidez, parte-hartzaileek sormena, jakin-mina eta talde-lana lantzeko aukera izan dute, betiere giro atsegin eta motibatzaile batean.
Ekimen honen bidez, etorkizuneko talentua piztu eta teknologiaren inguruko interesa sustatu nahi izan dugu.