Goizper enpresara bisita Fabrikazio Mekanikoko ikasleekin
Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleek Goizper enpresa bisitatu dute. Bisita hau Mekanizazio, Konformazio eta Muntaiaren Prozesuen Definizioari lotuta egon da, eta ikasleek bertan egiten dituzten produktuak, bereziki potentzia transmititzeko sistemak, eta enpresaren antolakuntza ezagutzeko aukera izan dute. Esperientzia aberasgarria izan da, ikasleek industria mundua gertutik ezagutzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko balio izan diena.
Eskerrik asko egindako harreragatik.