Heziketa-zikloetarako Sarbide Probak
Publikadu da Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko.
IZENA EMATEA: 2025eko urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra arte, biak barne.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO:
- Tokia: Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean. Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.
- Online, hezkuntza-arloan eskuduna den sailak hartarako gaitutako aplikazio informatikoaren bitartez. Online aurkezteko,ikasgunea
Sarbideko probetan izena ematea ez da eraginkorra Azterketa Eskubidea ordaindu arte. Azterketa-eskubideengatiko tasa ordaintzeko azken eguna 2025eko martxoaren 14a izango da. Azterketa-eskubide hori ordaindu ahal izateko, interesdunak ikasgunearen orrialdetik deskargatzen duen Ordainketa-gutuna erabiliko da, webguneko argibideei jarraituz. Ordainketa banku-bulego batean edo webgune berean egin ahal izango da, online.
PROBEN EGUTEGIA:
- Maiatzak 6, 16:00ak
* Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza
* Goi-mailako H.Z: Zati Komuna
- Maiatzak 7, 16:00ak
* Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
* Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa